Errobin zero hondakin 2026
2026(e) ko martxoaren 08a
Maiatzaren 1ean, ortzeguna, ez da etxe-hondakinen bilketarik eginen lurralde osoan. Batzuk kenduak dira, besteak aitzinatuak edo gibelatuak. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko 25 hondakindegiak hetsiak izanen dira.
Eguneratzea:2025(e) ko apirilaren 28a
Maiatzeko besta egunen karietara, etxe-hondakinen bilketa berrantolatua izan da. Bilketa batzuk kenduak, aitzinatuak edo gibelatuak dira. Lurralde-eremu bakoitzaren araberako xehetasunak beherean aurkituko dituzu.
Jakitekoa da ere, Ipar Euskal Herriko 25 hondakindegiak hetsiak izanen direla. Maiatzaren 8an aldiz, usaiako irekitze-tenoretan ariko dira.
Xiberoako lurralde eremuan
Maiatzaren 1eko eta 8ko estalkien eta paperen edukiontzi gurpildun indibidualen bilketak aitzinatuak izanen dira, bata maiatzaren 31ra (asteazkena) Sohütan eta Mauleko B sektorean, eta bestea, maiatzaren 7ra (asteazkena) Onizepean, Espeize-Ündüreinen, Sarrikotapean eta Lixozen.
Euskal Kostaldea-Aturriko lurralde eremuan
Estalkien eta paperen edukiontzi gurpildun indibidualen bilketarik ez da izanen maiatzaren 1ean (ortzeguna), aldiz maiatzaren 8koa (ortzeguna) egina izanen da. Zure estalkiendako eta paperendako, borondatezko ekarpen-gune kolektibo batzuk aurkituko dituzu beharrez eremu publikoan. Bizitegi-eraikinetako eta eremu publikoan dauden edukiontziak bilduak izanen dira apirilaren 30ean (asteazkena) eta maiatzaren 2an (ortziralea).
Hego Lapurdiko lurralde eremuan
Errobiko lurralde eremuan
Maiatzaren 1eko edukiontzi gurpildun indibidualen bilketa maiatzaren 3ra (larunbata) gibelatua da. Bilketak usaian bezala iraganen dira beste besta egunetan.
Errobi-Aturriko lurralde eremuan
Maiatzaren 1eko edukiontzi gurpildun indibidualen bilketa maiatzaren 3ra (larunbata) gibelatua da. Bilketak usaian bezala iraganen dira beste besta egunetan.
2026(e) ko martxoaren 08a
2026(e) ko abenduaren 29a
2025(e) ko abenduaren 19a