Mugaz gaindiko Uda Ikastaroetarako izen-emate epea zabalik
2025ko ekainaren 10a

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Dantza Maitatzeko Garaia Festibala indartsuago bilakatzen da orain, Biarritzeko bere amarra portutik abiaturik, egitarau gero eta harrigarriagorekin. Eklektiko eta elkartzailea da festibala eta kalitatezko bere ikuskizunak euskal hamazazpi herritara eramanen ditu irailaren 5etik 15era.
Eguneratzea:2025ko ekainaren 5a
Dantza Maitatzeko Garaia Festibalak dantza jenderengana hurbiltzen du eta, halatan, ekitaldiaren karbono bilana hobetzen du. Malandain Ballet Biarritz taldeak antolaturiko 35. edizio honen onura bikoitza dugu hori, aurten ere egitarau erakargarri baino erakargarriagoa eskaintzen digularik.
Biarriztar festibalak euskal lurraldean hedatzen darrai, hortaz, bere historiari leial atxikiz estetika mota anitzen sostenguan, ballet nagusietatik hip hop agerkari berrietaraino.
Ikuskizunak 17 euskal herritan
Aurtengo lau partzuer berriekin, hau da, Barkoxe, Hazparne, Hendaia eta Itsasu herriekin, hamazazpi dira orain dantzaturiko ikuskizunei leku irudikapena eskainiko dieten euskal herriak, lehengo Biarritz, Angelu, Baiona, Bardoze, Bastida, Maule, Atharratze, Donibane Garazi, Senpere, Luhuso, Ziburu, Itsasu eta Errenderia.
Horren harira, zenbait hitzordu euskal kultura partzuerrekin, hau da, Hego Akitaniako Nazio Antzerkiarekin, Bastidako Clarenza kultura topagunearekin, Atabalekin… plantan emaniko elkarlan baliotsu batean dira kokatuak.
Halatan, bada, hiri eta herri horiek tokiko konpainietatik jalgi dantzarien urratsetan ibiliko dira: Bilaka, Kukai Dantza, Dantzaz, Mizel Théret eta Beñat Achiary, AltxaLili Show, bai eta honako konpainia hauetakoekin ere: Projet ra.re/collectif Rabbit Research, Cie À pas furtifs…
Euskal sorkuntza omendurik
Edizio honek erakusten du Thierry Malandainek eta bere lantaldeak euskal artistentzako erakusleihoa izateko duten asmoa, bai eta euskal artistak nazio eta nazioarte mailetako artista handienekin solas daitezen. Unibertso horien gurutzaketan nola ez aipa London City Ballet taldea etorriko dela, Malandain Ballet Biarritz taldeko dantzari izandako norbaitek gidatzen duelarik, edota Lorrenako CCN Ballet taldea edo Grand Avignon Operaren Ballet taldea ere etorriko direla.
Bestalde, Arte Ederren Akademiaren enbaxadoreek argituko dute 35. edizio hau: Festibalaren buruak, Thierry Malandainek, aurkeztuko du mundu mailako estreinaldian, Maitasun Ganbara.
Carolyn Carlson Company delakoak aurkeztuko du The Tree [Fragments of Poetics on Fire Carolyn Carlson. Koreografo handi-handi horrek bere konpainiarentzat egin duen azken sorkuntza, lurra eta bizi den guztia omentzen dituen obra garaikidea.
Azkenik, Blanca Li konpainiak Dido eta Eneas eskainiko du, eta, festibalaren hesteko, Biarritzeko Hiriko Geltokian, CCN Ballet Preljocaj deiturikoak Requiem(en) gogora ekartze handia eginen du. Angelin Preljocaj doluaren esplorazioan aritzen da bizitasun handiko ballet horretan, agerraldi ilunantze bezain sutsuak aldizkatuz.
Orotara, 23 konpainia arituko dira, mundu mailako bost sorkuntza proposatuko dira, bai eta 34 ekitaldi urririk. Horrek egiten du, orotara, 75 ikuskizun magiko izanen direla ipar nola hegoko euskal 17 herritan eta Paue hiri bearnoarrean.
Bada iaz bezainbeste festibalzale -35 000tik gora izan ziren iaz- edo gehiago liluratzeko adina ikuskizun.
Dantza Maitatzeko Garaia festibala amarra portu zaion Biarritz Hiriak sostengatzen du. Hedatzeko daraman dinamika Euskal Hirigune Elkargoak laguntzen du, bai eta ikuskizun horiek proposatuko dituzten hiriek ere.
2025ko ekainaren 10a
2025ko maiatzaren 9a
2025ko apirilaren 11a