Martxoaren 8a: beirazko sabaia hausten duten emazteak

Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, Ipar Euskal Herriko emazte inspiratzaile batzuekin elkartu gara. Hazkurrigintzan, larrugintzan, ikerkuntzan edo politikan, euren lekua aurkitu dute eta emazteak goi-mailako karguetara iristea eragozten duen beirazko sabaia hautsi dute. Izan dituzten ibilbideek agerian uzten dute munduak zailtasunak dituela genero-estereotipoak eta kontziente ez diren aurreiritziak gainditzeko, eta horiek oraindik ere berdintasun eza elikatzen dutela. Hala ere, baikor segitu nahi dute eta beren testigantzen bidez beste emazte batzuk ere bide horretan urratsak egitera bultzatzea espero dute!

Eguneratzea:2025ko martxoaren 6a

1. atala: Emazteak politikara bultzatzeko kanpaina

2026ko herrietako hauteskundeak hurbiltzen ari direla eta, Euskal Hirigune Elkargoak “Eta zu bazina?” izeneko kanpaina handia abiatu du, emazteak beren ahotsa entzunaraztera eta lekuko politikan gehiago parte hartzera bultzatzeko.

Atala ikusi

2. atala: Emazteak lanean: beirazko sabaia hautsi

Beirazko sabaia errealitate bat da, eta emazte gehienek noizbait aurre egin behar diote. Oztopo ikusezin eta inkontzientea da, emazteen ibilbide profesionala frenatzen duena eta goi-karguetara iristea eragozten diena. Ipar Euskal Herrian ia 30 urtez borroka feministetan parte hartu duen Elisabeth Charriau militantearentzat, esamolde horrek, egiazki, gure gizarteetan sakon errotua den pentsamendu patriarkalaren sistema adierazten du. Horregatik, erantzun kolektibo baterako deia egiten du.

Atala ikusi

3. atala: Leïla Périé, aniztasunaren bila

Leïla Périé, ikertzaile gazte eta talentudunak, zelula ametatik egindako aurkikuntzengatik Frantziako Zientzia Ikerketa Zentroaren (CNRS) domina jaso duenak, aniztasuna indargune bihurtu du. Diziplina zientifikoak uztartuz, immunologiaren alorrean bide berria ireki du. Filosofia hori bere bizi pertsonalean ere aplikatzen du.

Atala ikusi

4. atala: “La Ferme Elizaldia” edo feminismoa partekatuz

Ia ehun langile dituen “La Ferme Elizaldia” Ipar Euskal Herriko elikagaien industriako enpresa nabarmenetako bat da. Familia arrakasta bat, non emazteek leku estrategikoa izan duten beti. Maite Loyathok, duela 30 urte senarrarekin enpresa sortu zuenak, eta Leire alabak, arrakastaren arrazoiak azaltzen dituzte.

Atala ikusi

5. atala: “Maison Laffargue”, emazteen txanda

Laffargue larrugintza etxea Donibane Lohitzuneko ondarearen parte da, eta azken 10 urteetan sortzailearen bi arralabasoek kudeatzen dute. Enpresaren arrakastaz harro dira berrogei urte inguruko bi emazte kementsuak, eta eredu izan nahi dute eta erakutsi emazteek ere gizonek bezainbeste arrakasta izan dezaketela.

Atala ikusi

6. atala: Renée Carrique, politikarekiko gogoa

Idauze-Mendiko auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea den Renée Carriquek engaiamendu politikoa, beti bizirik duen gogoa eta interes publikoekiko atxikimendua erakusten ditu. Beste emazteak dituzten gaitasunetan sinestera bultzatzen ditu.

Atala ikusi