4 milioi euro Ipar Euskal Herrian bero berriztagarriaren garapena azkartzeko
2026(e) ko azaroaren 12a
Angeluko Montaury campusean kokatu UPPAko ikerlari talde batek betoi ekologiko berri bat sortu du, ostren maskorren hondakinez. Euskal Hirigune Elkargoak sostengatzen duen ikerketa programa berritzaileak bi xede uztartzen ditu: eraikuntzaren karbono-aztarna ttipitzea eta, aldi berean, tokiko ekonomia-sail bat sortzea.
Eguneratzea:2026 ko urriaren 30a
Zein puntu komun dute Pilat dunaren behealdera daraman bidexkak, Polinesiako autobus-geltoki baten atariak eta Angeluko El Hogar ur-gune berriaren inguruek? Ostra maskorren hondakin xehatuz diseinatu betoi ekologikoa. Proiektuak Valocoq du izena, eta 2021ean abiatu zuten Angelun dagoen Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko LFCR jariakin konplexuen eta horien erreserben laborategiko ikerlariek.
“Usaiako betoian, hondarrak eta legar xeheak dute ekaiaren oinarria osatzen. Hemen, horien ordez, ostra maskor xehatuak baliatzen ditugu”, azaldu du David Grégoire irakasle ikerlariak.
Euskal Hirigune Elkargoak ikerketa hori laguntzen du, AIRCE lankidetzazko bikaintasun ikerketarako ekimen deialdiaren baitan. Elkargoaren sostenguak, besteak beste, ekai horrek ingurumenean duen eragina aztertzeko eta usaiako betoiarenarekin konparatzeko ikerlari baten lana diruztatu du.
Maskor xehatuak zure oin azpian
Angeluko El Hogar ur-gunean, kanpoko igerileku berotuaren inguruan, 1 000 m² baino gehiago betoi horrez hornitu dira. Baliatu dituzten maskor hondakinak Arcachon eta Hossegorreko ostra-erreserbetatik datoz. Hala, proiektuak ikerketa zientifikoa, enpresak eta eskualdean eskuragarri diren baliabideak uztartzen ditu. “Iturrietatik hurbil izanki, ingurumenaren gaineko eragina are gehiago mugatzen dugu”, azaldu du David Grégoire irakasleak.

Nakarraren ultra-erresistentzia!
Hori ez da ekaiaren abantaila bakarra. Betoi mota berri hori zinez sendoa da, oinarrian duen ekai “harrigarria”, hots nakarra, bezala. “Haren haustearekiko erresistentzia 100 aldiz handiagoa baino gehiago da. Hausten delarik, sendotzen da”, zehaztu du ikerlariak.
Betoi berritzailea itsasbazterreko hainbat antolamendutan ere saiatzen ari dira. Biarritzen, hondartza nagusi aitzinean babes bloke bat sortu dute. Zokoan, ikerlariek portuko obren konponketa jorratu dute, eta itsasoko biziak azalera horiek nola kolonizatzen dituen aztertu. Eskualde urrunagoetan ere izan da esperimentaziorik; adibidez, Polinesian.
Valocoq ikerketa proiektuak lehiakideak ere eragin ditu. Arcachongo badian, maskorren xehaketan berezitu enpresa bat sortu berri da. Horrek argi uzten du hondakin horiek berriz baliatzeko interesa gero eta handiagoa dela eta balitekeela, noizbait, sail berri bat egituratzea, egiazko baliabide bilaka dadin.
2026(e) ko azaroaren 12a
2026(e) ko azaroaren 5a
2026(e) ko azaroaren 4a