Mugaz gaindiko Uda Ikastaroetarako izen-emate epea zabalik
2025ko ekainaren 10a

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Joan den irailaren 28an, Elkargoko Kontseiluko hautetsiek deliberatu zuten Euskal Herriko ZFE-m proiektua publikoaren iritzira igortzeko. Kontsulta urriaren 28tik azaroaren 25era iraganen da, ZFE-m 2025eko apirilean indarrean sartzeko.
Eguneratzea:2024ko abenduaren 6a
2021eko klima eta erresilientzia legeak Mugikortasun Ahuleko Eremu (ZFE-m) baten sortzea ezartzen die 150.000 biztanletik gorako 42 hiriguneei. Euskal Elkargoa arauzko betebehar horren menpe da.
Joan den irailaren 28an, Elkargoko Kontseiluko hautetsiek aldeko iritzia eman dute Mugikortasun ZFE-m egitasmoan, eta orain publikoari dagokio iritzia ematea. Kontsulta epea urriaren 28tik azaroaren 25a arte idekia da.
Txostena eta informazio guzia Euskal Herriko Elkargoaren eta Seignanx Herri Elkargoaren webguneetan eskura daitezke, bai eta fisikoki ere bi erakundeen egoitzetan. Ekarpenak egiteko aukera zabalik da sarean, in situ edo postaz.
Kontsultara ideki egitasmoaren xehetasunak
Atxikia den perimetroa 11 itsasbazterreko herriei dagokie, kutsadura atmosferikoaren arrisku handiena dutenei: Hendaia, Urruña, Ziburu, Donibane Lohizune, Getaria, Bidarte, Biarritz, Angelu, Baiona, Bokale eta Tarnos. ZFE-m perimetroaren iparraldean (Tarnosetik Urruñako trukagailuraino) ozeanoaren eta A63aren artean hedatzen da eta, perimetroaren hegoaldean (Urruñako trukagailutik Hendaiaraino), ozeanoaren eta RD810aren artean. ZFE-Mren perimetroa A63 eta ozeanoaren arteko itsasbazterrean hedatzen da, Tarnos-etik Gipuzkoako mugara. Infografia bat eskuragai da sarean.
Sailkatu gabeko ibilgailuek (Crit-Air agerkinik gabekoak) edo Crit’Air 5 ibilgailuek ez dute perimetro horretan zirkulatzeko baimenik ukanen, hots, Ipar Euskal Herrian matrikulatuak diren ibilgailuen % 5ek:
Eta ondotik ?
ZFE-m erabakia 2025eko lehen hiruhilekoan hartuko dute Jean-René Etchegaray-k, Hirigune Elkargoko lehendakariak eta Isabelle Dufauk, Seignanx Herri Elkargoko lehendakariak, kontsultan jasotako ekarpenak kontuan hartuz.
Hautetsiak beren Hego Euskal Herriko kideekin ere bildu dira, Irunen, Donostian eta Bilbon abian jarri diren emisio gutxiko eremu proiektuekin koordinatzeko. Auzapezak, kontsul-ganberak (Lanbide eta Eskulangintza Ganbera, Laborantza Ganbera, Merkataritza eta Industria Ganbera), bestalde, neurriaren lantzearekin lotuak izan dira azken hilabeteetan.
Hautetisek galdetu salbuespenak
Elkargo hautetsiek herrien osasun babes betebeharra guziendako mugikortasun eskubidearekin uztartu nahi izan dute. ZFE-m erraz eta irakurgarri bat hautatu dute, herritar zaurgarriak eta autoaren mendekoak kontuan hartzen dituena.
Euskal Elkargoak azterketa sozioekonomiko sakona egin du, ZFE-m abian jarriz eguneroko mugikortasunean zailtasunak izan ditzaketen pertsonak identifikatzeko. Ikerketa horri esker, justizia sozial, onargarritasun eta mugikortasun eskubidearen inguruko gaiak proiektuan sartu ahal izan dira.
Hautetsiek tokiko salbuespenak aurreikusi dituzte, eta autoen menpekotasun handia duten eta ibilgailuz aldatzeko beharrezko baliabiderik ez duten herritar edo jarduera ekonomikoei aplikatuko zaizkie: etxez etxeko laguntza zerbitzuak, elbarritasun egoeran diren pertsona helduei laguntzeko zerbitzuak, luzaroko gaixotasun izendapena duten pertsonak (arreta eskuratzeko), jarduera ekonomikoaren bidez laneratzeko enpresa eta elkarteak, segurtasun zibileko elkarteak, sedentarioak ez diren merkatariak, beren ekoizpena ekartzera datozen elikagaien ekoizleak, obretako tresnak eta erakusketako ibilgailuak.
Hautetsiek “24 egun Pass” tresna ere sortu nahi izan dute. Denei zuzendua zaie eta sailkatua ez den edo “Crit’Air 5” ibilgailu orori ZFE-m eremuan urtean 24 egunez ibiltzeko aukera emanen dio, laster sortuko den ZFE-m gunean abisua emanez. Tokiko salbuespen hauek, legeak aurreikusi salbuespenei gehitzen zaizkie.
Garraio publiko eskaintzaren emendatzea
Auto indibidualari alternatibak eskaintzeko, TXIK TXAK garraio sarea %30ez emendatuko da 2025eko urtarrilaren 6etik beretik. Aldiriko aparkaleku berrien antolaketak segitzen du (gaur egun zortzi 1 250 tokirekin eta laster hamasei 2 500 tokira iristeko).
Laguntza egitasmo bat aurkeztuko zaie elkargo hautetsiei 2025 hasieran zaurgarrienak garraio moldez edo ibilgailuz aldatzen laguntzeko.
2025ko ekainaren 10a
2025ko apirilaren 22a
2025ko otsailaren 10a