Natura 2000: kontzertazioa naturaren babesaren zerbitzura
2026(e) ko uztailaren 17a
Abdellah Boujalalek bere burua publiko zabalari ezagutzera eman zion 2020ko The Voice Kidseko zazpigarren sasoian parte hartuz. Telebista emankizun ospetsuan emaniko lehen urratsak, haren ahotsak eta karismak milaka telebista ikusle liluratu zituen. Etorkizun handiko artista baten potreta, zeinaren musika zinezko familia istorio bat den.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 10a

Zortzi urte zituela Abdellahk Baionako Maurice Ravel kontserbatorioko ikasle zen jadanik eta han ikasi zituen saxofoia eta solfeoa. Baina musikak haren etxean hartzen du leku gehien. Boujalaltarren etxean egun guziz outarraren soinuak iratzartzen du, mahaian kantatzen dute eta korridoreetan dantzatzen. Musika denetan da. Alegera eta maitasuna ere. Baionan erizain-laguntzaile den haren ama Douniak haien sustraien goxotasuna eta indarra transmititzen dio, aitak euskal musika tradizionala irakasten dion bitartean.
Hurbilekoen sustenguak lagundurik, Abdellahk The Voice Kidsen izena eman zuen. Lehiaketaren etapa guziak gainditu eta finalera iritsi zen, bozken %25,3rekin bigarren tokian bukatuz. Haren emanaldia, aitak oudarekin lagundurik, egiazkotasunagatik eta eskuzabaltasunagatik jendeen gogoan gelditu zen. Akatsik gabeko ibilbidea, formakuntza teknikorik eta trebatzailerik gabeko kantari autodidakta honentzako. “Oholtzan energia berdingabea sentitzen dut, dena posible balitz bezala”, azaltzen du. Telebistako pasarte horrek publiko zabala hunkitzea eta gaztetasun pasionatu eta atsegina irudikatzea ahalbidetzen dio.
Irri argitsuko sukaldaritza zale honentzako, musika, deus baino lehen, emozio eta partekatze iturri da. “Niretzako, musika hizkuntza unibertsala da. Gure emozioetan eragina du eta gizakiago egiten gaitu”, salatu digu Abdellahk.
Etorkizun handiko etorkizuna
Abdellahk haren bidea egiten jarraitzen du, musikaren eta proiektu berrien artean. Anbizio artistiko handiak ditu eta, duela guti, kantu eta dantza eskola baten munduan murgiltzen gaituen “Tout pour la lumière” TF1 eta Netflix-ek ekoizten duten telesaileko aktoreetako bat bilakatu da. “Emozioak transmititzearen ideia maite dut, izan kantuaren edo antzerkiaren bidez”, baieztatu du. Aldi berean, zuzenbide ikasketekin segitzen du, noizbait legelari izateko menturan. “Oinak zolan atxikiz amets handiak ukan daitezkeela frogatu nahi dut”, azpimarratu du.
Abdellah Boujalalek, beraz, gora doan ahotsa irudikatzen du, bihotzak pilpilka ezartzeko prest, oholtzan zein pantailan.
Artikulu hau Euskal Elkargoaren Magazine Pays Basque 8. aletik hartua da
2026(e) ko uztailaren 17a
2026(e) ko uztailaren 16a
2026(e) ko uztailaren 10a