Mugaz gaindiko Uda Ikastaroetarako izen-emate epea zabalik
2025ko ekainaren 10a

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Astearte honetan, maiatzaren 13an, Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoko lehendakariak, Maitena Curutchet Ekonomia sozial eta solidarioa eta ekonomia zirkularra kudeatzen dituen kontseilari ordezkariak, Michel Oçafrain Bankako auzapezak, Emilie Dutoya Akitania Berriko eskualde kontseilariak, Annick Trounday-Iriart Pirinio Atlantikoetako departamendu kontseiluaren lehendakariordeak eta Fabrice Rosay, departamenduko Suprefetak, lehen harria ezarri dute Bankako Olha herengune berriarentzat.
Eguneratzea:2025ko maiatzaren 14a
Euskal Elkargoaren gidaritzapean, proiektu honen helburua landa eremuen garapen ekonomiko eta soziala sustatzea da. Banka, Aldude eta Urepele herrien erakargarritasuna eta bizitasuna indartzea da xedea, bertako biztanleentzat eta eragileentzat lan eta zerbitzu aukera berriak sortuz.
Hirugarren gune berritzaile eta biltzailea
Olha herengunea 2026ko udan idekitzea aurreikusten da. Berrikuntzarako, elkartzeko eta ekintzailetzari laguntzeko polo bat izanen da. Kintoa Etxea hartuko du (tokiko produktuak interpretatzeko eta balioztatzeko gunea), coworking gune bat astean 7 egunez irekia, enpresentzat bulegoak, pertsonari zuzenduriko zerbitzu guneak (ile-apaintzailea, kinea, eta abar), bai eta tokiko enpresen eta elkarteen arteko bilkuretarako gelak ere. 600 m²-ko eraikin horrek Interneterako goi-emariko sarbidea izanen du, espazio partekatuak (sukaldea, kanpoko atseden gunea) eta zerbitzu digitalak (eskanerra, inprimaketak).
Gune moldakor hau publiko guziarentzat irekia izanen da, eta bertan tailer parte-hartzaileak, formakuntzak, bitartekaritza digitala, jarduera sozial eta kulturalak, eta gaikako edo mugaz gaindiko ekitaldiak antolatuak izanen dira.
Mobilizazio kolektibo baten fruitua
Olha proiektua 2018an abiatutako lurralde-dinamikan kokatzen da, herriek eta AIBA elkarteak bultzaturik, herritarren parte-hartze aktiboarekin. Hamar urte baino gehiago da AIBA elkarteak bailararen garapen sozio-ekonomikoaren alde lan egiten duela, besteak beste interpretazio zentro bat, mikro-haurtzaindegi bat, garraio zerbitzua eta artisautza gune bat sortuz.
Ingurumena errespetatzen duen proiektua
Hasiera batean hutsik zegoen eraikin batean egiteko pentsatua bazen ere, segurtasuna bermatzeko, proiektua egokitua izan da eta eraikin berria bat eraiki da uholde arriskuko eremuetatik kanpo. Aldi berean, Ipar Euskal Herriko Elkargoak Bunkako araztegiaren berreraikuntza eta ibaiertzen sendotze lanak abiatu ditu, garapen iraunkor eta arduratsu baten aldeko engaiamendua baieztatuz.
Aurrekontua
Zenbateko osoa zergaz kanpo: 3 400 000 €
Euskal Elkargoa: 2 195 000 €
Akitania-Berria Eskualde Kontseilua: 450 000 €
Europa / FEDER : 300 000 €
Pirinio-Atlantikoetako Departamendu Kontseilua: 300 000 €
Frantses Estatua / DSIL : 155 000 €