Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna
2026(e) ko martxoaren 02etik 2026(e) ko martxoaren 13ra
Sagarrondoak txertatzea, heskaiak txirikordatzea... Ipar Euskal Herriko IEZIk urririkako zazpi tailer proposatzen ditu baratzezaintzaren inguruko antzeak transmititzeko. Ondoko hitzordua otsailaren 27an izanen da, Urdiñarben.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 26a
Hamabost bat herritar bildu dira joan den otsailaren 20an Azkaraten sagarrondoak txertatzen ikasteko. Ipar Euskal Herriko Ingurumenaren aldeko Ekimenen Zentro Iraunkorrak zenbait herritan proposatzen duen baratzezaintzaren inguruko antzeei buruzko formakuntza ziklo batean sartzen da tailer hori.
Xedarra-aizturrak eskuetan, parte hartzaileak txertaketa ingelesean trebatu dira: bi alaka-mozketa, hozka zehatza, eta txertoa txerto-oinaren barnean sartzen da. Parte hartzaile bakoitzak baratzean landatzeko txerto bat eraman ahal izan du. Horrela, Ipar Euskal Herriko partikularrek emaniko berrogeita hamar bat aldaera zahar berriz erabiliak dira. Txerto bakoitzak bere jatorrizko etxearen izena du.
Arnegitik datorren Laurek dioenez, tailer hori konkretuki gauzatzen ahal da: “Oilo erruleak jartzeko daraman proiektuaren harira, fruitu arbolez osaturiko ibilbide bat antolatu nahi du. Tailer hori lagungarri izanen zait.” Ingurumen teknikaria eta tailerraren animatzailea den Alain Bordak gogorarazten du helburua teknika soila baino urrunago doala. “Gure arbasoen antzeak transmititzea eta aldaera horiek Ipar Euskal Herri osoan barreiatzea funtsezkoa da.”

Zazpi tailer hemendik udara
Laurek formakuntza ziklo osoa segitu nahiko luke. “Hazkurri autonomiarako bidean lagungarri izanen zait”. Egun hartako beste parte hartzaileek ere altxatu nahi duten erronka.
“Urririkako eta lagun arteko tailer interaktibo horiek gaur berriz modan diren teknika zaharrak berriz ezagutzeko bidea eskaintzen dute. Parte hartzaileek haiek berek egiten ikasten dute”, dio Philippe Iñarrak. Denek, bakoitzak bere mailan, bioaniztasuna begiratzeko gogo bera dute. “Heskaien txirikordatzeari eskainiriko ondoko tailerrarekin, adibidez, aberediari egokiak zaizkion inguruneak sortuko ditugu” gehitzen du Ipar Euskal Herriko IEZIren arduradunak.
Ondoko tailerra otsailaren 27an izanen da, Urdiñarben. Beste topaketa batzuk izanen dira Saran modu naturaleko baratzearen eta fruitu arbolen izariaren inguruan. Baigorrin, uda hastapenean, tailerra dailua bezalako eskuzko tresnak erabiltzen ikasteari eskainia izanen da.
Euskal Hirigune Elkargoak formakuntza ziklo hori sustatzen du “Mendi jakitateak - antzeen transmisioa euskal mendian” proiektu deialdiaren harira.
Baliagarri
Tailerrak urririk dira, eta 15 urtetik goiti denei irekiak. Parte hartzeko, izena eman behar da eta elkartean sartu 05 59 37 47 20 zenbakira deituz edo cpie.pays.basque@orange.fr helbidera idatziz.
Egunak eta argibide baliagarriak IEZIren webgunean: http://cpiepaysbasque.fr
2026(e) ko martxoaren 02etik 2026(e) ko martxoaren 13ra
2026(e) ko martxoaren 5a
2026(e) ko martxoaren 2a