Uretan ikusezinak diren kutsatzaileak aurkitzeko erakusmahai pedagogiko berri bat
2026(e) ko uztailaren 10a
Flash info
Beroaldi alerta laranja: gura Beroaldi alerta laranja - Ordutegi moldatuak hondakinegientzat, igerilekuetara sartzea urririk: informazio guzia sarean e hondakindegien eta igerilekuen ordutegiak egokituak dira. Azken berriak segi itzazue gure sare sozialet
See more about this flash info
2025eko azaroaren 28tik 30era, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak denen mobilizazioaren beharra du behartsuenendako izanen diren jatekoak biltzeko.
Eguneratzea:2025(e) ko azaroaren 24a
Urte guziez, Hazkurri Bankuak bilketa nazional handia antolatzen du. Ipar Euskal Herrian, 950 boluntario mobilizatuko dira ahal bezainbat jateko biltzeko eta gero eta galde handiagoari ihardesteko. Hiru egunez jateko idorrak eta premiazko higiene-produktuak bilduko dira Ipar Euskal Herriko 90 bilketa-gunetan: supermerkatuetan, janari saltegietan, enpresetan, eskoletan, herriko etxeetan...
2024an, Ipar Euskal Herrian, Hazkurri Bankuak 13 000 pertsona lagundu zituen. Galde horri ihardesteko, Hazkurri Bankua boluntario eta tokiko elkarte sare sendoan berma daiteke. Orotara, ehun bat partaidek sostengatzen dute elkartearen jarduera.
Aurten, bilketa berezia izanen da, Iparraldeko Orkestra izanen baita operazioaren babeslea. Bilketaren abiatzeko, musikari batzuk hor izanen dira azaroaren 28an, ostiralean, 10:00etan Leclerc BAB saltegian, Angeluko Bois Belin etorbidean, haien talentua partekatzeko eta publikoarekin elkartzeko.
Zenbait oren eskaintzen ahal badituzu emaitzen bereizteko biltegian, edo dendetako ateetan laguntzeko, idatz ezazu ba641@banquealimentaire.org helbidera edo deitu 05 59 55 05 00 zenbakira.
2026(e) ko uztailaren 10a
2026(e) ko uztailaren 2a
2026(e) ko ekainaren 3a