Natura 2000: kontzertazioa naturaren babesaren zerbitzura
2026(e) ko abuztuaren 7a
ADEME-en aitzinean abiatu urraspideari jarraiki, Euskal Hirigune Elkargoa, lurraldeko 16 Herriko Etxerekin, estatu mailan VertVolt labeldun energia berriztagarri eskaintza bat lortzen duen lehen instituzioa da, jatorri geografikoa ere ziurtatuko duena. 2026ean, Hirigune Elkargoak kudeatzen duen eros-taldean energia berriztagarriaren heina bikoiztu da.
Eguneratzea:2026(e) ko uztailaren 24a
2017an sortu zenetik, Euskal Hirigune Elkargoak energia berriztagarrien aldeko apustu irmoa egin du, lurraldearentzat eta bere beharrei erantzuteko. Bere elektrizitate kontsumoaz gain, eros-talde bat ere kudeatzen du, 16 Herriko Etxe eta 31 partaide barne biltzen dituena. VertVolt ziurtagiri berriak tresna bat eskaintzen du elektrizitate merkatu publikoentzat eta lurraldea energia berriztagarria bere egiten laguntzen du.
Erreferentziazko ziurtagiria, elektrizitate berdea
Hirigune Elkargoak ADEME-engana jo zuen 2024ean, VertVolt ziurtagiria pertsona moralei zuzendu energia berriztagarri eskaintzetara zabal zezala galdetzeko. Orain arte, labela partikularrei zuzendua zen. 2026ko ekainaren 30ean, Volterres, Euskal Elkargoaren elektrizitate hornitzaile batek, bere eskaintza VertVolt zigilupean ezarri du. Honek kontsumitu energia guzia frantses jatorrikoa dela ziurtatzen du:
2026an, eros-taldearen energia berdea kasik bikoiztu da, urte batez %35etik %62ra pasaz. Lan honek Klima Planaren helburuak betetzen laguntzen du:
Emaitzak hor dira jada: energia kontsumoa %4z gibelatzea eta energia berriztagarrien garapen azkarra lurraldean, energia fotovoltaiko ekoipenaren %44ko emendatzea eta bero-ponpen %50eko emendatzea 2019 eta 2024 artean.
2026(e) ko abuztuaren 7a
2026(e) ko uztailaren 28a