Hiru emaztek euskal musika tresna tradizionalak beste era batez entzunarazten dizkigute
2026(e) ko otsailaren 2a
Benjamin Levy Iparraldeko Orkestraren musika-zuzendari eta orkestraburu izendatua izan da berriki. Irailean, taldearen zuzendaritza hartuko du ganbera-musika taldearen eskakizun artistikoa bermatzeko eginkizuna betetzeko, musika-nortasun berezia zainduz.
Eguneratzea:2026(e) ko urtarrilaren 30a
Benjamin Levy eta Ipar Euskal Herriaren arteko historia 2013an hasi zen, orkestrak lehen aldikotz gomitatu zuelarik bere zuzentzeko. Geroztik, maiz parte hartu du Iparraldeko Orkestraren denboraldietan, hala nola joan den urtarrilean, hiru kontzertu sinfoniko zuzendu dituelarik.
Abenturak iraunen duela dirudi. 2026ko irailean, Benjamin Levyk Cannesko orkestra nazionala utziko du Iparraldera etortzeko, orkestraburu eta musika-zuzendari gisa. Eta gozatzen du: “Orkestra biziki erakargarria da, kontuan hartzekoa da. Musikariak orkestraburuaren lehen solaskideak dira. Gure harremanean alkimia bat behar da, bikote batean bezala.”
Bozkarioa eta konfiantza giroa
“Nire eginkizuna biolin edo klarinete joile batena bezain garrantzitsua dela deritzot, ez gehiago, ez gutiago”, azpimarratzen du, umiltasunez, ikasketak Lyon eta Parisen egin dituen zuzendari ospetsuak. “Musikaren denen arteko interpretazioa ukan dezagun zaindu behar dut. Elkarlan moduko ikuspegi horrek oihartzun baikorra ukanen duela espero dut. Elkarrekiko onginahia prezatzen eta hazten duen jendearekin baizik ezin da ongi lan egin. Orkestraburu batek hori zaindu behar du beti.”
Bere ibilbidea puntuztatu duten bozkarioa eta entzuteko jitea transmititzeko lehia du, eta zer ibilbide: Rotterdams Philharmonisch, Romandiako Orkestra, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Moskuko Stanislavski Antzokia, Parisko Ganbera-Orkestra, Bretainia, Montpellier edo Okzitaniako Tolosako orkestra nazionalak, Icelandic Opera edota Cannesko Orkestra...
Orkestraburu hurbilerraza
“Orkestraburu “arrunta” izan nahi dut” dio irriz. “Ez dut jaka buztanluzetan lo egiten, nire garaian ongi erroztatua naiz, gizarte mailako erronkak argi ditut.”
Oroz gainetik animatzen duena hau da: “Publikoa eskutik heldu eta musika taldearen “gibelaldeetara” eraman. Ematen ditugun obrentzat dugun zaletasuna harekin partekatzea. Guk, musikariok, gu baino anitzez handiagoak diren pertsonaiekin ibiltzeko zortea dugu: musikagileak. Lilura horrek partekatua izateko merezi du.”
Benjamin Levyk “betiko leloak” baztertu nahi ditu, musikarien alde arrunt garaikidea salatuz. “Partekatzea, irekitzea eta hurbiltasuna axola zaizkit. Berlindik Bogotara, New Yorketik Amsterdamera baita Parisen ematen den nazioarteko errepertorioak musika-artearen aberastasun egiten du. Baina orkestra bat bere lurraldearen adierazpena ere izan behar da”. Euskal Hirigune Elkargoa bezalako erakunde laguntzaileek truka ezin daitekeen kultura mota bat aldarrikatzeko bide bat ikus dezakete. Euskal kultura-nortasunaren aberastasun izigarria dut gogoan.”
Programazioa oraindik ezin badu jakinarazi, Benjamin Levyk salatzen digu: “Nire lehen denboraldiaren estreinaldiak musikagile “eroxkak” ohoratuko ditu”.
Orkestra leku berri batzuetara ere eraman nahi du, gizarte eta hiri egitura parte harrarazi, eta “fiesta latina” kutsua ukanen duen hurrengo Urtatsaren kontzertua iragartzen du jadanik!
2026(e) ko otsailaren 2a
2026(e) ko urtarrilaren 27a
2026(e) ko urtarrilaren 23a