2026 denboraldia: Euskal Elkargoko kanpoko igerilekuak laster irekiko dira!

Donibane Garaziko igerilekua datorren astean irekiko da, apirilaren 7an, asteartean.Euskal Elkargoko igerilekuak pixkanaka irekiko dira udarara arte.

Eguneratzea:2026(e) ko martxoaren 31a

Aurten, Euskal Elkargoak bere eskaintza egokitzen du herriarteko igerileku guztietan.

Udako harpidetzaz gain, hileko abonamendu berri bati esker, orain Elkargoko igerileku guztietan igeri egin ahal izanen da, publikoarentzako ordutegietan.

Erreserba egiteko atari berri bat ezarri da jarduerak erreserbatzeko eta txartelak linean kargatzeko. Horren harira, harpidetza-txartel zaharrak eguneratu egin behar dira ireki aitzinetik. Erabiltzaileei laguntzeko, harrera-orduak antolatu dira igerileku bakoitzean — datak behean adierazita daude.

Orain posible da denboraldi osorako izena ematea, eta ez gehiago saio bakoitzeko, astean saio bat edo bi dituzten jardueretan (aquagym, aquabike…) eskola-garaian, Donibane Garaziko, Donapaleuko eta Mauleko igerilekuetan. Izen-emateak harrera-orduetan ere egin ahal izanen dira.

Elkartasun-prezio bat ere ezarri da: familia-koefizientea (CAF edo MSAk kalkulatua) 750 baino ttikiagoa duten pertsonek eta familiek %20ko deskontua izanen dute 10 sarrerako txarteletan eta abonamenduetan. Horretarako, aurtengo CAF edo MSA ziurtagiria aurkeztu behar da harreran. Azkenik, bero handien garaian, iaz bezala, sarrera doakoa izanen da Elkargoko igerileku guzietan.

Irekiera datak eta harrera-orduak

  • Donibane Garazi: apirilaren 7tik azaroaren 1era – Harrera: apirilaren 2an (osteguna) eta 3an (ostirala) 16:30etik 18:00etara / apirilaren 4an (larunbata) 9:00etatik 14:00etara
  • Maule: apirilaren 20tik urriaren 17ra – Harrera: apirilaren 16an (osteguna) eta 17an (ostirala) 16:30etik 18:00etara / apirilaren 18an (larunbata) 9:00etatik 14:00etara
  • Donapaleu: apirilaren 20tik urriaren 17ra – Harrera: apirilaren 15ean (asteazkena) 12:30etik 18:00etara / apirilaren 16an eta 17an 16:30etik 18:00etara
  • Baigorri: maiatzaren 18tik irailaren 27ra
  • Kanbo: maiatzaren 18tik urriaren 17ra
  • Hazparne: ekainaren 1etik urriaren 10era
  • Bidaxune: ekainaren 13tik irailaren 13ra
  • Zuraide: uztailaren 1etik abuztuaren 31ra – ez da txartel-aldaketarik aurreikusten
  • Uztaritze: uda honetan itxita egonen da obrak direla eta