Haurrendako tailerra: Ozeanoa beste molde batez ezagutzeko
2026(e) ko apirilaren 08etik 2026(e) ko ekainaren 24ra
Biarritz
Otsailaren 26an, Angeluko Arkinova jarduera sortzailearen gunean antolatutako Trantsizioen Azokan kasik 110 lagunek parte hartu zuten. Enpresen trantsizio ekologikoa sustatzeko hainbat laguntza eta dispositibo aurkeztu zituzten ADEMEk, BPI France-k, Akitania-Berria Eskualdeak, Euskal Hirigune Elkargoak eta beste hainbat eragilek.
Eguneratzea:2026(e) ko martxoaren 5a
Trantsizioen Azoka otsailaren 26an egin zen Angeluko Arkinova jarduera sortzailearen gunean. Kasik 110 lagun bildu ziren bi zatitan antolatutako goizaldi honetan, ADEMEk, BPI France-k, Akitania Berria Eskualdeak, Euskal Hirigune Elkargoak eta beste hainbat partaidek proposatutako trantsizioei buruzko laguntza dispositiboen sorta ezagutzeko. Helburua zen informazio praktikoa eskaintzea, harreman zuzenak ahalbidetzea eta lurraldearentzat garrantzitsuak diren erronkak gogoraraztea, Ipar Euskal Herriko Klima Planean zehazten direnak.
Euskal Hirigune Elkargoaren eta, oro har, lurralde osoaren jardueren deskarbonizazio helburuetara hurbiltzeko, beharrezkoa da lurraldeko eragileak —enpresak barne— prozesu horretan inplikatzea. Hala azpimarratu zuten Julien Berthier Euskal Hirigune Elkargoko energia-trantsizio eta plangintza ekologikoko idazkari nagusiak eta Mathieu Dutilh ekonomiaren arloko zuzendari nagusiordeak.
Aterabide zehatzen bila diren enpresak
Enpresa batzuk arazo zehatz bati erantzuna aurkitzeko etorri ziren, Bidarteko Satlantis France enpresaren kasuan bezala. « Metano ihesen detekzioari buruz dugun proiektua aurrera eramateko dispositiborik baden ikustera etorri gara », azaldu zuten bi arduradunek. « Laguntza espezifikoen inguruko informazioa bilatzen ari gara, eta oro har, energia-trantsizioaren arloan dauden dispositiboei buruzkoa ».
« Hemen, leku bakarrean, informazio praktikoa eta harreman zuzenak ditugu. Denbora aurreztea da », adierazi zuen pozik Céline Uhaldeborde-k, Bardozeko Bastidarra enpresakoa. Enpresa hori jada deskarbonizazio ekintzetan engaiatua da: karbono-bilana, bioaniztasunaren diagnostikoa, ura berrerabiltzeko aukerari buruzko azterketa… eta bide horretan jarraitu nahi du.
Energia-trantsizioa bizkortzeko tresnak
Lehen zatian, antolatzaileek laguntza dispositibo batzuk aurkeztu zituzten. BPI France-k honakoak aipatu zituen: « diag décarbonation », « diag éco-flux », « diag du BTP » eta irailean abiatutako « accélérateur » programa.
Akitania Berria Eskualdeak enpresen energia-lehiakortasuna laguntzeko bi dispositibo aurkeztu zituen.
Euskal Hirigune Elkargoak, berriz, honako programak eta laguntzak aurkeztu zituen: Enpresa eta Ura programa, Erresilientzia eta Errendimendu kontratua, higiezinen laguntza, Hurbileko Ekintza Kolektiboa (ACP) eta trantsizioen zerbitzuko berrikuntza tailerra.
ADEMEk, azkenik, ACT ekimena azalduz bukatu zuen aurkezpen laburra.
Ondoren, enpresek aukera izan zuten solasak jarraitzeko partaide horiekin eta beste hainbat eragilerekin, stand berezituen bidez. Bil Ta Garbi, Klimaren aldeko enpresen Gutuna, Oihan jabegoaren zentro nazionala eta Euskal Elkargoko Mugikortasunen sindikatua erakundeek ere osatu zuten aurkeztutako dispositiboen panela.
2026(e) ko apirilaren 08etik 2026(e) ko ekainaren 24ra
Biarritz
2026(e) ko otsailaren 26a
Edukiak Bideoa
2026(e) ko otsailaren 23a