Natura 2000: kontzertazioa naturaren babesaren zerbitzura
2026(e) ko abuztuaren 7a
Uztailaren 7an, asteartez, Pirinio Atlantikoetako prefekturan idorteari buruzko departamendu batzordea egin da, eragile guziak bilduz. Hazparne eta Ortzaize herriak “Alerta” mailara iragan dira edateko urari dagokionez; aldi berean, Ipar Euskal Herriko hainbat erreken egoera gero eta okerragoa da.
Eguneratzea:2026(e) ko uztailaren 9a
Aste batzuk beroaldi handiekin pasa ondotik eta euri esanguratsurik izan ez denez, ibaietako emariak gutxitzen segitzen du, ur beharrak handitzen ari diren bitartean, bai edateko uraren hornikuntzarako, bai laborantza erabileretarako.
Ur baliabidea modu iraunkorrean zaintzeko eta lehentasunez edateko uraren hornidura bermatzeko, prefeturak erabaki du Hazparne eta Ortzaize “Alerta” mailan ezartzea edateko urari dagokionez. Horren ondorioz, erabilera-murrizketa hauek ezarriko dira:
Bestalde, ingurune naturaletatik egiten diren ur-hartzeen mugak indartu dira, eskuragarri diren ur-baliabideak babesteko.
Euskal Herriko arro hidrografikoen egoerak okerrera egin du:
Ibaietan behar adinako emaria mantentzea da neurri horien helburua, ur-inguruneak babestea, edateko ur baliabideak bermatzea eta, epe luzera, uraren erabilera desberdinak bateragarri egitea. Estatuko zerbitzuek astero jarraipena egiten diete ibai nagusiei, neurriak egoera hidrologikoaren eta beharren bilakaerara egokitzeko.
Idorte testuinguru honetan, agintariek herritarrak eta profesionalak ura neurriz kontsumitzera deitzen dituzte.
Indarrean diren murrizketa edo debeku guztiei buruzko xehetasun gehiago izateko, kontsultatu Pirinio Atlantikoetako Estatuko zerbitzuen webgunea:
https://www.pyrenees-atlantiques.gouv.fr/Actions-de-l-Etat/Cadre-de-vie-eau-environnement-et-risques-majeurs/Secheresse/Situation-actuelle
eta VIGIEAU webgunea: https://vigieau.gouv.fr
Euskal Herriko edateko uraren hiru laurden partikularrek kontsumitzen dute. Norberaren eguneroko keinuek benetako eragina dute ur eskasiak saihesteko.
Ikus ezazu “Ur gutiago gastatzea” orrialdea, kontsumoa murrizteko aholku eta laguntza praktikoekin
2026(e) ko abuztuaren 7a
2026(e) ko uztailaren 28a