Ur edangarriaren hornikuntza segurtatzea itsasbazterrean: Errobi-Helbarrun interkonexioaren estreinaldia

Apirilaren lehen honetan, Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoko Lehendakariak, Emmanuel Alzuri, Ur edangarriaren ardura duen Kontseilari delegatuak eta Véronique Mabrut, Aturri-Garona Ur Agentziaren Aturri eta Kostaldeko ordezkaritzaren Zuzendariak Ipar Euskal Herriko itsasbazterreko bi ekoizpen gune nagusien arteko interkonexioa estreinatu dute. Itsasbazter guzia ur edangarriz hornitua izatea bermatuko du.

Eguneratzea:2025ko apirilaren 3a

Hemendik 2040ra lurraldeko uraren eskuragarritasuna %30ez gutxituko dela jakinez, apirilaren lehen honetan estreinatu den Errobi-Helbarrun interkonexioak lehen mailako interes estrategikoa du. Angelun Errobiko eta Senperen Helbarrungo ur edangarri ekoizpen guneak lotuz, Ipar Euskal Herriko kostaldean bizi diren 170 000 biztanlek ur edangarria jaso dezaten bermatuko du, ekoizpen guneetako batek arazo bat lukeen kasuan. 

Paisaian integratu urtegia ponpatze-estazioan

Bassilourreko ponpaketa-estazioak ura berriz presionatzeko, hegoaldera buruz bideratzeko, eta, 1 000 m3-ko biltegiarekin osatuta, Bidarte eta Getariako herrien ur-beharren erdiei erantzuteko.
Arreta berezia eman da proiektuaren paisaia-integrazioan. Bizikleta eta oinezkoentzako Uhabiako Bide Berdearen zatiaren egokitzapena Bidarteko herriak egin du A63 autobidetik Bassilourreraino, eta, hala, lekua Izarbel Teknopoloarekin eta Uhabiako hondartzarekin lotu ahal izango da, herriko zirkulazio eztiaren ardatz nagusia baita.

Interkonexioa praktikan
 
Interkonexioak bere frogak egin ditu 2024ko azaroan, Helbarrungo gunea mantenu lanentzat gelditua izan denea. 150 000 m3 ur bideratu ahal izan dira hegoalderuntz hilabaete batez, Donibane-Lohizuneko hornikuntza bermatuz.

Beharrak diren kasuetan, larrialdi sare honek 13 000 m3 garraia ditzake egunean hegoalderantz (70 000 biztanleren kontsumoa) eta 8 000 m3 iparralderantz (42 000 biztanle). Ibilbidean diren azpiegiturak uneoro kudeatuak dira urrunetik 14km-ko zuntz-optikoari esker. 
Errobiko ekoizpen guneak Ondres-ekoaren babesa ere jasotzen ahal du. Hala, hornidura segurtatzen duen sare oso bat hedatzen da Hendaiatik Seignosse-era. 

Uraren kalitatea bermatua

Banatu ura Ipar Euskal Herriko ekoizpen gunez garrantzitsuenetatik heldu da eta errekako uraren trataera egokia bermatzen dute (Errobi eta Urdazubi). Dekantatzea, filtratzea, xehetzea, desinfektatzea eta oreka kalko-karbonikoa berrezartzeak uraren kalitate eztabaidaezina lortzen dute.

Proiektuaren aurrekontua
Zenbateko osoa zergak barne: 14 500 000 €
Euskal Elkargoa: 9 800 000 €
Aturri-Garona Uraren Agentzia : 3 100 000 €
Pirinio-Atlantikoetako Departamentu Kontseilua:  1 600 000 €

Interkonexioa, idorte planaren tresnetarik bat

2020etik bertatik, Euskal Elkargoak Ipar Euskal Herriko ur baliabidearen inguruko ikerketa bat abiatu du, aldaketa klimatikoaren eragina neurtzeko. Ondorioa begien bistakoa da, 2040rako lurraldean %30 ur gutxiago izanen da.

Errealitate horren aitzinean, Euskal Elkargoak zuhurtasunaren kultura bultzatzen du bere ekintzetan, lurraldeko eragileekin elkarlanean. 2023an abiatu eta urte batez idorte planak ur edangarriaren kontsumoa %4,2z murriztea ekarri du.

Indarrean sartu denetik 61km sare berrituak izan dira eta 18 km kanalizazio pausatu dira ekoizpen guneak beren artean lotzeko.

Ura Euskal Hirigune Elkargoko inbertsioen hartzaile nagusia da, inbertsioen erdia jasotzen du (95 milioi euro inguru). Horietarik ur edangarrira bideratu inbertsioa 36 milioi eurokoa da. Engaiamendu hori funtsezkoa da denei baitezpadako baliabidea den ura iraunkorki iristeko gisan.