Arkitekto belaunaldi gazteak biharko Errobi ibaia irudikatzen duenean!
2025ko apirilaren 23a

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Lehen aldiko, Ipar Euskal Herriko kostako 300 igerizain-sokorritzaile baino gehiagok Euskal Elkargoko taldeek ematen dituzten bainu uren kalitateari buruzko formakuntza segitzen dute. Bainulariei helarazi ahal izateko ezagutza eta informazio fidagarri eskasia dagoela adierazten da ofizioan eta, beraz, beharrezkoa den pedagogia mailako ahalegin bat da formakuntza.
Eguneratzea:2025ko maiatzaren 6a
Denak hunkitzen dituen gaia da baina gehiengoak guti ezagutzen duela erraten du. Iragan asteazkenean, Ipar Euskal Herriko kostaldeko hogeita hamar bat sorospeneko eta igerizaintzako profesional Donibane Lohizuneko kasernan bildu ziren bainu uren kalitateari buruzko kurtso bat segitzeko. Sasoi aitzineko ebaluaketetan lehen aldiko sartu den gaia da, Olivier Navarro axudantak begi onez hartu duena. “Informazio mota hori eskas zen. Alta, usu gu gaude lehen lerroan bainulariei erantzun behar zaielarik”, onartzen du formakuntzaren arduradunak.
Uste komunaren aurka borrokatu
Arretaz adi zen entzulearen aitzinean, “Uraren kalitatea eta ur ingurumenen kudeaketa”-ko zerbitzuburu den Stephanie Delportek oinarrizkoak oroitarazten ditu: xerkatzen diren kutsadurei, errespetatu beharreko arauei eta Estatuaren ardurei buruzkoak, baina baita Ipar Euskal Herriko 35 bainu uretan plantan emaniko zaintza eta prebentziorako baliabideei buruzkoak ere. Irudi animatu eta grafikoetan bermaturik, lagin hartzaileek eta analistek burutzen duten lana eta kutsadura arriskuak saihesteko herriekin plantan emaniko koordinazioa ikasleei azaltzen die. Informazio “argi eta interesgarriak”, Bidarteko Erregeen Pabiloia hondartzako postu-buru den 39 urteko Maximentzako. “Erabakiak nola hartzen diren hobe ulertzen dugu, adibidez, zergati honako hondartza hetsia den eta ez ondokoa, edo zergatik hondartza bat egunean berean berriz irekitzen den. ”
Trukaketa horiek uste komun batzuen aurka borrokatzeko parada dira ere, bereziki usu gaizki ulertzen diren araztegien funtzionamenduari buruzkoak. “Ez, araztegiek ez dituzte uhateak irekitzen, oroitarazten du Stephanie Delportek. Euri handiak direlarik gerta daiteke sareko gune batzuetan urak gainezka egitea baina sentsore batzuei esker denbora errealean kontrolatzen ditugu, gure aurreikuspen ereduetan integratzeko.” Aurkezpenean, esku hartzaileak Euskal Elkargoak azpiegiturak modernizatzeko eta tratamendurako sistemak hobetzeko egin duen indarra azpimarratzen du. “Froga gisa, plubiometria aldetik konpara daitezkeen bi urte harturik, 2013an bataz beste %20ko hondartza heste ukan genituen eta iaz %8-koa besterik ez, anartean araudia zorroztu baldin bada ere. ”
Alga bat aipagai
Sokorritzaileen kezka iturrien artean orain urte batzuk agertu den Ostreopsis alga dago. Honek pedagogia lana egitea ahalbidetu du. Pedagogoak azaldu duenez, “Ostreopsisa munduan beste toki batzuetan ere bizi da. Ur beroetan ugaritzeko joera duen organismoa da”. Mementoko, euskal kostan garatzearen arrazoiak ez dira ongi ulertzen. Iazko urtean abiarazia, Euskal Elkargoak finantzatzen eta Euskal Kostako GISak gidatzen duen mugaz gaindiko Ostreobila ikerketa programak fenomenoa hobe irudikatzea eta arauzko mugak finkatzea du helburu. “Baina lagin hartzeen datu guziak publikoki hedatzen dira eta Kalilo aplikazioaren bidez alerta mezuak igortzen, zaintzen ditugun kutsadura eta fenomenoekin gertatzen den bezala", erranez bukatu du zientzialariak. Uda honetan egun entzule dena mezu horien eramaile izanen dela espero du. Orotara 300 sokorritzaile baino gehiago formatuko da aurten.
2025ko apirilaren 23a
2025ko urriaren 04etik 2025ko urriaren 11ra
2025ko apirilaren 9a