Xiberoa gaur eta bihar : xiberoaren etorkizunari buruzko ikerketaren abitzea
Astelehen honetan, irailak 7, Nicole Etxamendi, Lurralde-gobernantzaren eta Herritarren parte-hartzearen ardura duen Kontseilari ordezkariak eta Peio Quihillalt, Xiberoko lürralde eremüko Lürralde kontseilari ordezkariak, « Xiberoa gaur eta bihar » ikerketa parte-hartzailea aurkeztu dute, Xuberoaren erakargarritasunaren erronkak hobeki kontuan hartzea helburu duena. Lehen fase batean, lurraldeko publiko ezberdinak galdetegi bat erantzutera gonbidatuak dira.
Eguneratzea:2026 ko irailaren 7a

Xiberoa egoera demografiko zail baten aitzinean da. Lurraldea uzten dutenak instalatzera heldu direnak baino gehiago dira eta populakuntza zahartzen ari da. 2011 eta 2022 artean, 60 urtetik gorakoak %34,8tik %39ra pasa dira eta populakuntza %5ez jautsi da.
Herriarteko Tokiko Hirigintza Plana osatzeko momentuan, hautetsiek erronka azkar bat definitu dute: 2000 urte inguruan zen biztanle kopurua berriz ere lortzea, orain baino 800 eta 1000 biztanle gehiago, 13 500 biztanlera iristeko.
Hartarako, lurraldearen erakargarritasuna heldu den urteetarako helburu nagusi bat da, izan biztanle berriak erakartzeko izan jada hor bizi direnak egonkortzeko. Gazteek garrantzia berezia dute helburu horiek lortzeko. Zein dira Xiberoaren indargune eta ahulguneak? Hautetsiek lurraldeko publiko guziekin partekatua den diagnostiko batera iritsi nahi dute.
Hala, biztanle, langile edo pasatzen diren pertsonei begirako galdetegi bat banatu da 2026ko abuztuaren 14etik, denen iritzia bildu eta ideiak jalgi daitezen. Galdera anitzeko galdetegia da, sarean eskuragarri eta zenbait galdera gehiago garatzeko aukera uzten duena. Iraila bukaera arte hedatuko da.
Galderen bidez, bizi ingurunea osatzen duten hainbat gai galdekatzen dira: Xiberoaren irudia, bertan kokatzeko arrazoiak, bizitzeko topatzen diren zailtasunak, zerbitzuen eskaintza…
Ikerketaren ondoko fasean gaikako tailerrak burutuko dira.
Galdetegia sarean atzemateko: https://app.evalandgo.com/f/452615/4qhxQr53R8hPuMwGqx6uwo
Orain
Euskararen Urtaroa : Azaroaren 6tik abenduaren 3ra, ehun hitz-ordu euskaraz bizi gaitezen
2026(e) ko urriaren 29a
Etxaldetik lantegira: nola Larramendia mintegiak elikagaigintzako enpresa ttipiak handitzen laguntzen dituen
Edukiak Bideoa
2026(e) ko urriaren 27a