Turismo bizitegien mugatzea : garaipen juridiko garrantzitsua euskal hirigune elkargoarentzat

2026ko ekainaren 11an hartu erabakian, Estatu Kontseiluak Ipar Euskal Herrian aplikatu “erabilera aldaketari dagokion araudia justifikatzen duen interes orokorreko baitezpadako arrazoi bat” badela ezagutu du. Erabaki honek Euskal Hirigune Elkargoak onartu lege-kuadroa onesten du eta hautetsiek urte guziko alokairua garatzeko egin lana indartzen du.

Eguneratzea:2026(e) ko ekainaren 12a

Gogoan izateko, 2025eko martxoaren 27an, Bordeleko Administrazio dei auzitegiak turismo bizitegiak mugatzeko araudia “etxebizitza eskasiak justifikatua” zela ebatzi zuen. Halabaina, ikasleentzako salbuespenezko araubidea ezin zela partikularrei bakarrik zuzendua izan zion erabakiak.

Bi kasazio helegiteri erantzunez, Estatu Kontseiluak, 2026ko ekainaren 11ko epaiaren bidez, Hirigune Elkargoari onuragarria zaion zentzuan doan erabakia hartu du. Erabaki honek, turismo bizitegiak erregulatzeko eta lurraldeko biztanleek etxebizitza eskuratzeko abiatu politika publikoa juridikoki azkartzen du.

Interes orokorreko zergati bat eta urraspide proportzional bat aitortuak

Estatu Kontseiluak FNAIM eta ULMT 64 egiturek jarri helegitea gibelera bota du. Konpentsazio neurriak “interes orokorreko baitezpadako arrazoi bati” erantzuten diola baieztatzen du, alokairuaren merkatuan diren tentsioei lotua eta zehazten du “duen helburuari proportzionala” zaiola.

Ondorioz, FNAIM eta ULMT 64 bakoitza Hirigune Elkargoari 3000 euro ematera kondenatuak izan dira.

Dena jakin Ipar Euskal Herrian bete behar den turismo-bizitegien araudiaren inguruan