Ipar Euskal Herrian, ekoturismoaren aitzindariek bidea erakusten dute
2026(e) ko abuztuaren 13a
2025eko urtarrilaz geroztik %30ez indarturiko eskaintzarekin, TXIK TXAK sareak abonamendu prezio apalak proposatzen ditu, biztanleak haien eguneroko joan-etorrietan laguntzeko.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 10a
2025eko urtarrilaz geroztik, TXIK TXAK eskaintza %30-ez emendatu da: autobus gehiago itsasbazterrean, geltokien bikoiztea kostalde ondoan eta barnealdean, eta jadanik lurraldearen %100-era iristen den eskaera bidezko garraio zerbitzu berria, gisa horretan garraio publikorik gabeko eremua desagerraraziz. Sartze honen karietara, TXIK TXAKek eguneroko joan-etorriak errazteko eskuragarri diren abonamendu formulak oroitarazten ditu.
Publiko guzientzako abonamenduak
Helburua: eguneroko joan-etorriak erraztu aitzinkontuak arintzearekin batera.
Aurrezpenen estimatzea sarean
www.txiktxak.fr webgunean eskuragarri den simulatzaile batek, etxea-lana joan-etorrirako garraio publikoa lehenetsiz egiten diren aurrezpenak kalkulatzea ahalbidetzen du. Estimazioen arabera, aurrezpen horiek hilabeteko 400 €-ra iritsi daitezke bataz beste.
TXIK TXAK abonamenduak lurraldeko autobus eta Tram’bus guzietarako, Eskaera bidezko garraiorako sarbidea ematen du, eta baita bizikleta aterpe segurerako ere. TXIK TXAK + TER formula bateratuak, gainera, prezio abantailatsuan eta enplegatzaileak bere gain harturik TER sarean karta bakarrarekin bidaiatzea ahalbidetzen du.
Informazio praktikoak
Abonamenduei eta zerbitzuei dagozkien xehetasun guziak webgunean eta TXIK TXAK aplikazioan eskuragarri dira.
2026(e) ko abuztuaren 13a
2026(e) ko uztailaren 10a
2026(e) ko uztailaren 2a