2. atala - Eguberriko paketeak, Zuberoako ikastolak eta ekoizleak sostengatzeko
2025(e) ko abenduaren 9a
Euskararen Urtaroaren karietara, murgiltze-ereduko Senpereko kolegioko sei neska gazte kazetari lanetan ari izan dira. Uztaritzeko Gure Irratiko estudioetan, ikasi dute elkarrizketa baten mekanikeria-osagaiak zein diren eta berri faltsuak aurkitzen.
Eguneratzea:2025(e) ko abenduaren 3a
Emulazioa bazen joan den azaroaren 26an, asteazkenean, Uztaritzen kokatua den Gure Irratiko grabaketa-estudioetan. Senpereko Kattalin Elizalde kolegioko 4.eko sei neska gazte beren “musikari gogokoenetarik” bat elkarrizketatzeko prestatzen ari ziren: Ortzi Hegoas, Xutik taldeko bateria-joilea.
Elkarrizketa hori Gure Irratiak Euskararen Urtaroaren karietara antolatu “Informazioaren eragile izan zaitez!" tailerraren karietara egin da. “Helburua zen informazio bat tratatzen, errezibitzen eta hedatzen irakastea. Entseatzen gara gako batzuen ematera hedabideak eta tokiko informazioa hobeki ulertzeko”, zehaztu du Olatz Idoatek. Irratiko kazetari eta animatzaileak Gure Irratia bezalako elkarte-irrati baten rola oroitarazteko eta Euskal Irratiak sarearen aurkezteko lehia du; Euskal Irratiek Xiberoko Botza, Irulegiko Irratia, Amikuzeko Irratia eta Amikuzeko Irratia biltzen dituzte.
Euskal kazetarigaiak
Goiz horretan, Olatzek ikasleak borondate onez kudeatu ditu eta kontseilatu elkarrizketa ahal bezain ongi prestatzeko, gomitatuaren nortasunaren araberako galderak apailatzeko, entzuleendako behar bezala ahoskatzeko. “Bikain da egiazko estudio batean izatea, erran du Oihanek. Hobeki ulertzen dugu teknika, soinu-jokoak".
Oihane, Lur, Xana, Ima, Haira, Paola Gure Irratira jin dira Senpereko Kattalin Elizalde kolegioan Kaeirratia irrati-tailerrean parte hartzen baitute. Baina, salatu du Lurrek, “usaian entzuten ditugun eta gure burasoek aspaldian segitzen dituzten kazetariekin izatea ontsaxko da."
Eta gainera, tokiko izar baten elkarrizketatzeko xantza ukan dute. Egiazko sorpresa izan da 12-13 urteko ikasleentzat, tailerrera irakasle batekin jinak, beren asti orenetan. Galdera franko bazuten grabatu elkarrizketa horretan, eta abenduaren 2an pasako dena Gure Irratian, 9:15ean.
Berri faltsuen gaia
Elkarrizketa baino lehen, Olatzek berri faltsuen gaia aipatu zien. “Funtsezkoa iduritzen zaigun gai bat aipatu nahi izan diet: berri faltsuen prebentzioa”. Haren ondoan, Joana Irigarayk baiezkoa eman dio. Kazetari ohia da, gaur letra modernoetako irakaslea euskal kolegioetan, eta ezinbestekoa iduritzen zaio gazteei berri faltsuen identifikatzea irakastea. “Behar-beharrezkoa da egiazko informazio guneak atzematen erakustea, ez daitezen oihan numeriko horretan zepoan harrapaturik gerta.”
Bere buruari eman dion eginbeharra da, eta bere kolegioan tratatzen duena Prentsaren Astearen karietara bereziki. “Klasean eta hemen behin eta berriz erraten digute, mesfidatu behar den webguneak badirela”, zehaztu dute Hairak eta Paolak. “Hemendik aitzina, zinez kasu eginen diegu artikuluen iturriei, zurrumurruak eta berri faltsuak saihesteko”, erran dute kolegioko ikasleek.
Oharra: Euskararen Urtaroaren karietara, Gure Irratiak beste tailer bat ere animatu du gazteak formatzeko Euskal Kostaldeko eskubaloi taldearen partidaren berri emateko. Hori ere euskaraz.
2025(e) ko abenduaren 9a
2025(e) ko abenduaren 8a
2025(e) ko azaroaren 13a