Webgune berria Euskal Irratientzat
Irailaren 1az geroztik, Euskal Irratien sareak Interneteko atari modernizatua badu. Ipar Euskal Herriko euskal irratiak bertan elkartuak dira esperientzia aberastua eskaintzeko, helgarriagoa eta hurbiltasun eta euskararen sustapen eginkizunari fidelagoa.
Eguneratzea:2025(e) ko irailaren 15a
Euskal Irratiek (tokiko bost euskal irrati batzen ditu sareak: Gure Irratia, Xiberoko Botza, Irulegiko Irratia, Amikuzeko Irratia eta Antxeta Irratia) urrats berri bat eman dute webgune komun bat abiatuz.
Atari modernizatua
Gune berri horrek irratiak biltzen ditu oinarri komun batean, bakoitzak bere identitatea atxikiz. Entzuleek orain erraz nabigatu dezakete irrati batetik bestera eta euskarazko programa guziak leku bakarrean aurkitu.
Webgunean:
- irratia zuzenean entzun daiteke manera sinpleagoan
- podcast eta artxibo andana bat bada
- kronikak, emankizunak eta iritziari eskaini guneak badira
- edukiak berriz entzun daitezke
Kultura eta herritar rola
1997an sortua, badu hogeita hamar urte Euskal Irratiak sareak euskararen hedapena eta sustapena sostengatzen duela egunero. Programa anizkunarekin (tokiko berriak, kultura, musika, eztabaidak, erreportaiak...), sareak hurbileko informazioa sustatzen du, librea eta parte hartzekoa. Webgune berri honek erakusten du euskal irratiek tokiko informazioari begira erreferentzia izan nahi dutela Lapurdin, Baxenabarren eta Zuberoan, eta, aldi berean, Euskal Herriaren kultura eta hizkuntza bizitasunean parte hartu nahi dutela.
Orain
24. Korrika martxoaren 19an abiatuko da Atharratze-Sorholüzetik!
2026(e) ko martxoaren 12a
Les Cosmophonies, munduko hizkuntzen inguruko momentu kultural garrantzitsua
2026(e) ko martxoaren 11a