Ikuskizun ameslaria Izura, Bokale eta Angeluko oihanetan
2026(e) ko apirilaren 15a
Ortzaizetik abiatu eta Menta liburu-denda ibiltaria euskal mendietan barna ibilki da Larzabale, Heleta, Itsasu, Banka, zein Urepele bezalako herrietara iristeko. Biztanleek liburuak eros ditzakete kamioia pasatzen denean, edo aitzinetik manaturiko liburu baten bila jin. Liburuen inguruan harreman soziala sortzeko manera eder bat da.
Eguneratzea:2026(e) ko apirilaren 28a
Asteazken arratsalde hartan, “Menta liburu denda ibiltaria” marka agerian, furgoneta Itsasuko Balaki trinketaren aitzinean kokatua da, ohiko bezero-irakurleen eta kontzeptuak pizten dituen kuriosen beha.
“Kamioi-liburu-denda hau duela bost urte Ortzaizen ireki nuen liburu-denda-kafetegiaren luzapena da”, dio Charlotte Rousseau-k.
Egokituriko furgoneta honetan, 600 bat liburu berri eskaintzen dira salmentan. Funts orokor bat, euskaraz eta frantsesez, bidaia kontakizunak, gazteentzako bilduma elebidun zabala, egun hartan Jérémy-ren plazererako… “Goizean liburu bat manatu dut Heletan, han bizi baikara, eta hemen jasotzen dut, Jérémy-k bere kirol jarduera duen tokian”, dio bere amak, Claire-ek, bera ere irakurle handia.
“Halako jendearentzat sortu dut hurbiltasun zerbitzu hau”, dio Charlotte-k jostari. Literaturara ahalik eta hurbilen ekartzeko gisan.
Bere kamioi-liburu-dendan, bere liburu-denda-kafetegian dagoen askatasun giroa birsortu du. “Hunkitzen nauten irakurketak aitzinean ematen ditut — komunikabideen preskripziotik kanpo —, argitaletxe independenteak. Aholkuak ematea gustatzen zait, trukaketa sinpleak…”
Geldialdiak herrietan eta merkatuetan
Charlotte-k bidea hartzen du asteazken eta ostiraletan. Bi astean behin, Heleta, Itsasu, Banka, Urepele eta Larzabaleko geldialdiak txandakatzen ditu. “Ibilbidea bizitza gune dinamikoekin bat egiteko pentsatua izan da: hemen Balaki-n, Espelletenia-n Larzabalen…”
Liburu-denda ibiltaria merkatu batzuetan ere aurkitzen da — Baigorri hileko lehen larunbatean; Donapaleu hilean behin — edo ekitaldietan: Hazparneko antzerki festibalean, Azkarateko hartzidura bestan, udako merkatuetan…
Bere proiektuen artean, Charlotte Rousseau-k pentsatzen du idazle bat edo sorkuntza tailerrak proposatzen dituen artista bat eramatea. Euskaraz eta frantsesez irakurketa tailerrak ere antolatu ahalko lirateke Balakide elkartearekin.

Gizarte onurako misio bat
“Liburuen bidez, elkarrizketak eta ikusmoldeak ireki ditzakegu. Mundura irekitzen gaituzte, mundua eta bestea hobeki ulertzen laguntzen dute.”
Are gehiago, “liburuek jendea elkartzen dute, trukatzera bultzatzen, eta batzuentzat bakartasunetik ateratzen. Urepelen, adineko andere batek erran dit zein plazer handia zuen bere etxe aitzinean liburuak erosi ahal izateaz, mugitzerik ez baitzuen. Oso aberasgarria da eskaintzen dugun zerbitzuaren baliagarritasuna ikustea.”
Egun ederretan, kamioiaren inguruan paraturiko etzaulkiak gonbidapen bat gehiago dira, liburuen inguruan, lasai, solasean aritzeko.
Ba al zenekien?
Kamioia erosteko, liburu-saltzaileak laguntzak ukan ditu Euskal Hirigune Elkargoaren, Akitania Berriko Eskualdearen eta DRAC-aren partetik.
Praktikoa
Asteazkenetan, bi astean behin:
Heletan 9:30etik 12:00etara — Itsasun 14:30etik 18:30era
Bankan 14:30etik 18:30era edo Urepelen 15:00etatik 18:00etara
Ostiraletan (bi astean behin):
Larzabalen 15:00etatik 19:00etara
Bi merkatutan: Baigorrin hilabeteko lehen larunbatean; Donapaleun hilabetean behin.
Kamioia hartzeko interesa duten herriak edo ekitaldi antolatzaileak liburu-saltzailearekin harremanetan sartzen ahal dira: 09 88 54 57 47.
2026(e) ko apirilaren 15a
2026(e) ko martxoaren 31a