2025ean 10 urririkako ibilaldi mendi laguntzaile batekin
2025ko urtarrilaren 22etik 2025ko abenduaren 19ra

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Euskal Elkargoak Dominique Bourg ingurumen gaietan aditu ezaguna hartuko du klima larrialdiari buruzko mintzaldi berri-berri bat eman dezan, martxoaren 12an, Baionako Arteen Hirian. Espezialista horrek talde kontzientzia hartzea oztopatzen duten trabak aztertuko ditu.
Eguneratzea:2025ko martxoaren 10a
Zergatik ukatze hori beti, klima beroketaren eraginen froga nabarmenak izanik ere?
Begien bistan den zerbaiten ukatzea da, argi ikusten baititugu egun, nonahi, klima nahasmenduaren eraginak, behin eta berriz gertatzen ari diren hondamendiekin. Gizadiak zerbait badu beti ezaugarri, arrazional ez izatea du ezaugarri. Badakigu hondamendirantz goazela, baina, halarik ere, ez dugu zentzuzkoago litzatekeen jokamoldea hautatzen.
Klimari dagokionean, egin beharko genukeena ez da bakarrik karbono igorpenak murriztea –eta hori bera ere ez dugu egiten-, anitzez gehiagori beharko genioke ekin. Planetaren mugei begiratuz gero, egiten duguna ez da batere komeniko lukeena: gehiegi ekoizten dugu, gehiegi kontsumitzen dugu, eta, okerrago dena, ekoizteko dugun manera ez da ona, adibide baterako, hor ditugu nanoak eta mikroplastikoak, inguruneetan metatu eta bizitza bera higatzen.
Mintzaldian, beti gero eta ondasun gehiago ekoitzi nahi horren ekonomiazko eragingarriak aipatuko ditut, kontsumerismoarekiko lotura neurrigabe hori, ez mugitzera eramaten gaituzten arrazoi horiek, zeren, besteak beste, klima beroketari eraginkorki aurka egiteko egin beharko liratekeen aldaketek interes gehiegi emanen bailituzkete zalantzan…
Nola altxa genezake laster klima erronka hori? Ez da erabateko aterabiderik?
Gizadia arrazoizko bilakatuko lukeen erabateko aterabide hori ez dugu atzeman... «Kontsumo kuota» ideia proposatu nuen nik kontsumo gero eta handiagoa egitera bultzatzen duten merkatuen dinamikaren hausteko, baina nabarmen kontra eginen litzaioke horri. Berriz ere begien bistakoa dena aipa dezadan: ez gara abiadura lasterrenera pasako beste hauturik geratzen ez zaigun arte, eta hain urrun ez dugu une hori, ukan ere.
Toki mailan abian jartzen diren ekintza positiboak ez ote dira inoiz baino gehiago sustatu behar?
Egokitzea da garrantzitsu eta hori toki mailan egiten da. Bioaniztasun ahal bezain gutxi hondatzeko egin litekeen guztia funtsezko gertatuko zaigu etorkizunerako. Halatan, lurralde kolektibitateetan, enpresetan, norbanakoek ere, egin dezaketen ahalegin guztiak funtsezkoak dira…
Oinarrizkoak dira agroekologia sostengatzeko edo ingurumenean gutxiago eraginen duten garraioetara pasatzeko ekintzak, hala nola hemen, Euskal Herrian, eginikoak. Badira beste ekimenak ere: oihan pasabideak berrezartzea, bilakaera askeko oihanak garatzea… Drama hementxe dugula ikusi nahi ez duen gizarte honen barnean bada gauzatu beharreko, asmatu beharreko hainbat eta hainbat neurri eraginkor.
Mintzaldiaren ondoren entzuleekiko solasaldia izanen da, bai eta La Rue en Pente liburudendarekin antolaturiko liburu sinatzeak. Adituak bere «Dévastation, La question du mal aujourd’hui» obra sinatuko du.
Mintzaldia zuzenean emanen da Euskal Hirigune Elkargoaren Youtube katean.
2025ko urtarrilaren 22etik 2025ko abenduaren 19ra
2024ko abenduaren 9a