Dubozkoa II lan-eremua eta artisau herrixka : 22 enpresen harrera et 28 tailerren komerzializatzea milafrangan
Apirilaren 22 honetan, asteartez, Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoko Lehendakariak, Sylvie Durruty, ekonomia eta berrikuntzaren ardura duen Lehendakariordeak eta Marc Saint-Esteven, Milafrangako auzapezak Duboscoa II lan-eremu berria eta artisau herrixka estreinatu dituzte Milafrangan. Euskal Elkargoak 4,7 milioi euro inbertitu ditu lan-eremuaren egokitze lanetan.
Eguneratzea:2025ko apirilaren 22a

Duboscoa II lan-eremuaren estreinaldia 2024-2030 Ekonomia Garapen Eskeman finkatzen den lurraldearen ehuntze anbizioaren parte da, ekonomiari bideratu lurra segurtatuz. Epe labur, ertain eta luzean 5à hektarea jarduera ekonomikora bideratzea bermatuko duten 21 Lan-eremuetarik bat da, lurraldeak dituen 83 eremu publikoen osagarri. Artisau herrixka ere estreinatua izan da.
Duboscoa II lan-eremua : 22 enpresari ongi-etorria
Gaur estreinatu eremuak 19 kokaleku eskaintzen ditu sei hektareatan barna. 4,7 milioi euro inbertituak izan dira bertan. Aturri Ibarreko Ekipamendu Sozietatea (SEPA) arduratu da eremuaren egokitzeaz, Euskal Elkargoaren eskaerari erantzunez. Ondotik kokalekuak Euskal Elkargoak onetsi 22 enpresari esleituak izan zaizkie. Zenbait adibide adierazgarri:
- Julliard eta Duboué enpresak, bata optikagintza eta bestea galdaragintza industrialean berezituak, elkarlanean aritu dira lurraren erabilera zuhurra helburu eta beren garapena segitzen dute Euskal Elkargoak eta SEPAk lagundu ondotik.
- Ancrage TP Paul Castillon-en Ancrage TP (fundazio berezietan berezitua) eta Alfaro enpresa (zurgintza)
- SOMOCAP enpresak, 2 530 m2 eraikina eraikitze bidean, termoplastikozko, elastomerozko eta konposaturiko pieza teknikoen eraldaketa jarduera garatuko du, Jatsuko eremu historikoaren osagarri.
Dubozkoako eremu osoan, 48 aurkitzen dira orotara. Errobi-Aturri eskualdearen dinamikari ekarpena egiten dio eremu honek.
Gune berean, 2023ko uztailetik, artisau ekoizleak beren garapenean lagunduak dira artisau herrixkan. 150 m2-ko 28 tailer komertzializatu dira.
Eraikuntza-alokairuaren erabilpena
Dubozkoa lan-eremuan, azken 3 kokalekuak eraikuntza-alokairuaren bidez komertzializatuko ditu Euskal Elkargoak.
Joan den urte hondarrean erabaki bat hartu zuten elkargo hautetsiek eraikuntza-alokairua ekonomiara bideratu lur publikoen komertzializatze bide berri bakar gisa eratuz lurralde guzian. Lurraldeko ekoizpen jarduera babesten du eta era berean lurraren jabegoa erakunde publikoaren esku gelditzen da.
Hazkunde demografiko jarraitu, jarduera ekonomikora bideratu lurraren agortze eta higiezin espekulazio kontestu batean, baitezpadakoa da lur publikoen erabilera arrazional eta iraunkor bat segurtatzea lurraldearen biharko garapen gaitasuna ez arriskuan emateko.