Eskuhartze araudia

Bizitegien aldeko eskuhartze araudia – multzo publikoa, eroste lagundua eta multzo pribatua

Orrialde honetan

Bizitegien aldeko eskuhartze araudia – multzo publikoa, eroste lagundua eta multzo pribatua 

Bizilekuen gizarte orekan eskudun izanik eta bizilekuak elkargoaren interesekotzat hartua izatearen zain, bai eta etortzeko den Bizilekuen Tokiko Planaren zain delarik, Euskal Hirigune Elkargoak eskuhartze araudi bat zehaztu du, arte horretan sostengatu eta kontrolatzeko hala alokairu lagunduko bizilekuen eta eroste lagunduen eragiketak nola multzo pribatuaren hobetzeko bere jarduna ere.

Ipar Euskal Herri osorako Eskuhartze Araudi bakarra prestatu da, beraz, honako alor hauetan aritzeko: bizitegi lagunduen multzoan, herrien bizitegiak ere barnean sartuz; multzo pribatuan eta eroste lagunduan.

Eskuhartze araudi hori aldi baterako da, hain zuzen ere, 2018 eta 2019 urteetarako, etortzeko den Bizilekuen Tokiko Planari atxiki behin betiko araudia egin bitartean, eta 2018ko ekainaren 23ko Elkargo Kontseiluak onartu zuen; hiru printzipio nagusi ditu oinarri:

  • Diruzko eskuhartzea Euskal herri orotan;
  • Ekarpen handiagoa egoera gaitzean diren alorretan, bereziki multzo publikoan, SRU Legepean diren herri guztiak hartuz, baina baita baserrialdea azkarki lagunduz ere;
  • Argiago izatea eragileentzat, jabeentzat eta hautetsientzat.

Jokoan direnak

Multzo publikoan : 

  • Alokairu lagunduko bizitegien ekoizpena garatzea Elkargoaren lurralde osoan 
  • Elkargoaren lurralde osorako laguntza maila bakarra erabiltzea, baina laguntzen gehienezko muga egokituz:
    • Beharren arabera (egoera gaitzean diren zonak);
    • Autoa ez den bestelako mugitze moldeak badiren lekuetan;
  • Laguntza Emateko Alokairu Mailegudun (LEAM-PLUS) eta Gizarteratzeko Alokairu Mailegu Lagunduko (GAML-PLAI) bizitegiak sortzen laguntzea (Estatuaren eta Departamentu Kontseiluaren laguntzak GAML-PLAI bizitegietarako dira soilik);
  • zuzeneko obralaritza erabil dadin laguntzea, VEFA (bukatzeke saltzea) deiturikoa erabiltzearen ordez;
  • Inflazio fenomenoetan ez parte hartzen saiatzea, bukatzeke saltzeen (VEFA) kasuetan arrazoizko prezio mugak ezarriz.

Multzo pribatuaren hobetzea : 

  • eskuhartzearen jarraipena bermatzea, horretarako, 2011z geroztik Bien chez soi Ororen Intereseko Proiektuarekin eta Côte Basque Adour Ororen Intereseko Proiektuarekin abiatu proiektu dinamikarekin jarraituz.
  • EHEak bizileku pribatuen alorrean duen eskuhartzea testuingurura egokitzea, egokitu ere baliabideak berritzen ari diren eta eragileak birkokatzen ari diren testuingurura, eta halatan:
    • Harrirako laguntzen ordezkari den bezainbatean, erakunde publikoen eskuhartzeak ongi antolaturik direla eta politika publikoak zuzentasun printzipioarekin koherente direla zaintzea;
    • Ororen Intereseko Euskal Proiektua egiten laguntzea.

Eroste lagundua :

  • diru sartze apalak dituzten etxegabeei erosten laguntzea;
  • gizarte laguntza eitea segurtatzea, espekulazioaren aurkako baldintzak ezarrik.
Orrialde honek zure beharrei erantzun ote du ?