Euskal Bizilekuen Tokiko Programa

Orrialde honetan

Zer da Bizilekuen Tokiko Programa?

Bizilekuen Tokiko Programa baitezpadako tresna zaie hirigune elkargoei. Sei urterako ezarria, elkargoaren bizilekuen gaineko politika zehazten du: lortu behar diren helburuak finkatzen ditu (bereziki bizilekuen sortze eta berritze alorretan edo ostatatze lekuen garapenaren alorrean), lehentasunak ezartzen ditu eta erabili beharreko baliabideak zehazten.

Bizilekuen Tokiko Programak eskaintza lurraldeetan orekatuki banaturik eta mota anitzekoak eskainiz eginen dela bermatu behar du, gizarte mistotasuna eta hiri berriztapena faboratuz. Behar mota orori eta ezintasun berezia dutenen behar bereziei erantzun behar diete, bai eta zahartzeak dakartzan beharrei, txirotasunari, gazteen bizileku beharrei eta abarrei erantzun behar die.

Diagnostiko bat du, orientabide dokumentu bat eta ekintza programa bat.  

Bizilekuen Tokiko Programa zein mailatan?

Euskal Bizilekuen Tokiko Programa Euskal Elkargoaren 158 herrietarako ezarria da.

Baina lurraldea ez da orri zuri batetik abiatzen, zeren lehengo hiru herriarteko elkargoetako hirutan, Errobi-Aturri, Hego Lapurdi eta Euskal kostaldea-Aturri elkargoetan baziren, haien mailetan, bizilekuen tokiko programak eta lurraldearen zati batek jadanik ekina zion bizitegien arazoari zenbait azterketaren bitartez.

Prestatze etapa nagusiak

Bizilekuen Tokiko Programa prestatzeari 2017ko irailean ekin zitzaion. 2018ko bigarren seihilekoan hasi zen egiazki eta 2020an bururatzeko asmoa da.

Diagnostikoa bidean da, demografiako, bizitegietako, fiskalitateko eta abarreko datuen azterketa eginez, bai eta lurraldeko eragileei egin elkarrizketen bitartez: hautetsiei, elkartekideei, partaideei. Asmoa Ipar Euskal Herrian diren beharretatik ahal bezain hurbiletik izanen den bizilekuen tokiko programa eraikitzea da, horretarako, guztiok partekatu diagnostiko batetik abiatuz.

Mugerren mintegi bat egin zen 2018ko abenduaren 13an, ehun bat eragile gonbidatuz lantegi baten bidez diagnostikoa elika dezaten.

Parte hartzeari zabalik den zeharkako proiektua

Euskal Elkargoak nahi izan du bizilekuen tokiko programaren prestaketa lurraldeetatik ahal bezain hurbil egin dadin, bai eta partaideei zabaldurik eta zeharka: 36 hitzordu antolatu dira herrietan 2018ko irailean; 9 bilkura egin dira eremuetan urrian, hogei bat partaiderekin mintzatu da azaroaz geroztik eta abenduko parte hartze mintegia 2018. urtean bururatu da.

Euskal Bizilekuen Tokiko Programa 2020-2025 lurraldearen antolaketarako hautuetan kokatu behar da, mugikortasunari, energiari eta klimari dagokienean jokoan direnen arabera: Hiri Bidaietarako Plana (HBP-PDU) eta Lurraldeko Klima Aire Energia Plana (LKAEP-PCAET) ere prestatze bidean dira, egutegi berdinarekin.

Orrialde honek zure beharrei erantzun ote du ?