Ekinean ari den lurraldea

Orrialde honetan

Baliabideen agortzea, klimaren aldaketa, bioaniztasunaren higatzea, kutsadurak, osasun krisiak, desberdinkerien areagotzea: gure gizarteok orain duten garapen ereduak egunetik egunera argiago uzten dizkigu bai dituen mugak bai eta eredu soilagoa, gizakien eta planetaren begirakorragoa plantan emateko behar larria. Maila orotan, nazioarte mailan nola toki mailan, ari dira eragileak, estatuak, kolektibitateak, enpresak, herritarrak ekiten.

Garapen iraunkorrak honako bost xede hauek ditu: 

  1. Klima aldaketari AURKA EGITEA
  2. Bioaniztasuna, inguruneak eta baliabideak BEGIRATZEA
  3. Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa BERMATZEA
  4. Gizakien loratzea LAGUNTZEA
  5. Ekoizteko eta kontsumitzeko molde arduratsuen araberako garapen dinamikei EKITEA

Euskal Herriak egun duen garapen eredua energia fosil gehiegi, lur gehiegi eta lehengai gehiegi xahutzean da oinarriturik. Halako eredu bat nasaitasunaren sinonimo da, baina gehiegikeriak sortzen ditu ere, gehiegizko xahutzeak eta kutsadurak (airea, lurrak, itsasoak, ibaiak…), ingurumena andeatzen dutelarik, bioaniztasuna hondatzen eta gure bizitzarako funtsezko baliabideak arriskuan jartzen.

Halatan, bada, Euskal Elkargoaren hautetsiek, gizarte zibilaren eragileekin batera, beren aldetik egin dezaketen guztia egin nahi dute tokiko garapen eredua berregiteko eta, hartara, gure gizartea, gure lurraldea, gure elkargoa bilaka bitez:

  • Soilagoak, eta bizitzarako funtsezkoak zaizkigun ura, energia, lehengaiak eta lurrak bezalako baliabide gutxiago xahu ditzaten;
  • Elkartasun handiagokoak eta tokiko lanpostuen eta dinamikaren sortzaileak,
  • Beren ingurumenera, kulturara egokituagoak eta tokian ditugun gaitasunei balioa eman diezaietela eta ditugun mendekotasunak murriztu; 
  • Erasoen aitzinean indartsuagoak eta orokorrean gertatuko diren aldaketen bilakaeretaz kontzienteagoak, etorkizuna prestatzeko.

(copie 2)

Ekintza zehatzak

Euskal Elkargoak zeregin erabakiorra ukanen du lurralde iraunkorragoa eraikitzeko. Lehenik eta behin, obratzen dituen politika publikoen bitartez arituko da: energia, ura, hondakinak, mugikortasunak, antolaketa, natura ondarea, ekonomiaren garapena, laborantza eta elikadura, herritarrentzako zerbitzuak…  

Duen engaiamenduaz eta egiten dituen ekintzetaz urtero egiten du bilana, garapen iraunkorraren txosten baten bidez.

(copie 4)

Orrialde honek zure beharrei erantzun ote du ?

Le kiosque Kioskoa lo Quiòsc

Actualités Artikuluak Actualitats