Bidaxuneko igerilekua

Cette actualité est issue du canal source_

Orrialde honetan

Aurkezpena

Bidaxuneko igerilekua aire zabaleko egitura ttipi bat da, heziketa, kirol eta aisialdi jardunetarako; oso leku goxoan dago eta berdegune bat du. Igeri egiten irakasten da eta ur jarduerak ere proposatzen dira. Udako igeriketa klub bat dago ere, FFN federazioaren kide dena. Bidaxuneko igerilekua irekia da 2020ko ekainaren 6tik irailaren 13ra. Hetsia irailaren 1ean.

[Translate to Basque:]

[Translate to Basque:]

Les créneaux sont à réserver sur www.linscription.com/activite.php?P1=44744

[Translate to Basque:]

[Translate to Basque:]

Ekipamenduak

  • Igerileku handia 25m luzetasun, 10m zabal; barnatasuna 1,10 eta 2,20m artekoa
  • Ikasketa igerileku 8m luzetasun, 8m zabal; barnatasuna 0,30 eta 0,70m artekoa
  • Atsedenleku den berdegunea
  • Edantegia irekia da udako arratsalde guziz

Jarduerak

Kurtsoak

Haurrentzat, kurtsoak talde ttipika (6 gehienik)

  • Ur-fidantza 4 urtetik 6 urtera, urarekin trebatzea, ur gainean ahuspez eta bizkarrez egoten jakitea,
  • Ikasketa 6 urtetik goiti, ahuspez eta bizkarrez ibiltzen jakitea,
  • Hobetzea 7 urtetik goiti. 

Helduentzat, Kurtsoak talde ttipika (6 gehienik)

  • Maila guzientzat; igeriketa baten ikastea edo hobetzea bizkarrez eta beste igeriketa bat ahuspez.

Hobetze saioa helduentzat

  • Aisialdi aktibitatea igeriketaren eta iraupenaren ahalmena hobetzeko. 

Aquagym kurtsoa

  • Gorputz egoeraren sendotzea, junturen malgutasunaren eta koordinaketaren hobetzea. Erritmo ezbertinetako ariketak.

Argibide baliagarriak

  • Bidaxuneko igerilekua irekia da 2020ko ekainaren 6tik irailaren 13ra.
  • Hetsia irailaren 1ean
  • Beste besta egunetako irekitzeak igandeetako tenoreen arabera.
  • Bainatokietatik ateratzea : finkatua den tenorea baino 15 minutu lehenago
  • Haurrekin egotea : 8 urtez peko haurrak bainu jantziz beztitua den heldu batekin egonen dira.

Bainatu aitzin, 4 arau errespetatzeko

  • Bainujantzia baitezpadakoa da (galtzamotzik ez)
  • Komunetan pasatzea ezinbestekoa da
  • Dutxatzea baitezpadakoa da
  • Oinak, oinen garbitzeko askan pasatzekoak dira

Lokalizazioa

Bidaxuneko igerilekua

Bidaxune herrialdeko igerilekua, Kirolgunearen hiribidea 4

05 59 56 02 25

e-mezuz harremanetan sartu Bidaxuneko igerilekua