Donibane Garaziko igerilekua

Cette actualité est issue du canal source_

Orrialde honetan

Aurkezpena

Donibane Garaziko Mauleko igerilekua hornikuntza misto bat da, bainatoki eta palastaleku banarekin estalpean eta kanpoko bainatokiekin eta beste hainbat hornikuntzarekin, heziketa, kirol, aisialdi eta ongizate jardunetarako. Berdegune bat du ere. Igeri egiten irakasten da eta ur jarduerak ere proposatzen dira.  Udako igeriketa klub bat dago ere, FFN federazioaren kide dena. Igerileku ludikoa irekia da 2020ko apirilaren 20tik azaroaren 1era.

Ekipamenduak

  • Igerileku handia 25m luzetasun, 15m zabal; barnatasuna 1,30 eta 2m artekoa
  • Ikasketa igerileku estalia 16m luzetasun x 10m zabal; barnatasuna 60cm eta 1,30m artekoa
  • Palastaleku estali bat
  • Jacuzzi bat
  • Pentagliss bat
  • Splash pad bat
  • Eremu berde gune bat
  • Edantegia, arratsaldeetan irekia, udan
  • Ororentako helmüga Igerixkagia, entzünmen, adimen, ikusmen ürritarzüneko jenter edo helbartüer heltze aisatüa

Jarduerak

Kurtsoak

Haurrentzat, kurtsoak talde ttipika (6 gehienik)

  • Ur-fidantza 4 urtetik 6 urtera, urarekin trebatzea, ur gainean ahuspez eta bizkarrez egoten jakitea,
  • Ikasketa 6 urtetik goiti, ahuspez eta bizkarrez ibiltzen jakitea (25m),
  • Hobetzea 7 urtetik goiti. 

Helduentzat, Kurtsoak talde ttipika (6 gehienik)

  • Maila guzientzat; ur-fobiatik hasiz, igeriketa baten ikastea edo hobetzea bizkarrez eta beste igeriketa bat ahuspez. 

Helduen igeriketa

  • Aisialdi aktibitatea igeriketaren eta iraupenaren ahalmena hobetzeko. Igerizainak entrenamendu programa bat proposatuko du saio bakoitzean.

Aquagym kurtsoa

  • Gorputz egoeraren sendotzea, junturen malgutasunaren eta koordinaketaren hobetzea. Erritmo ezbertinetako ariketak.

Ureko-bizikleta kurtsoa

  • Kirol ariketak bizikleta urperatuan, giharrak indartzen dutena eta egoera kardiobaskularra hobetzen dutena, publiko ororentzat (gorputz egoera onean dena).

Argibide baliagarriak

  • Ugerileku ludikoa irekia da 2020ko apirilaren 20tik azaroaren 1era. 
  • Heste egunak: maiatzaren 1a eta 8a, ekainaren 1a, irailaren 1a.
  • Beste besta egunetako irekitzeak igandeetako tenoreen arabera.
  • Bainatokietatik ateratzea : finkatua den tenorea baino 15 minutu lehenago
  • Haurrekin egotea : 8 urtez peko haurrak bainu jantziz beztitua den heldu batekin egonen dira.

Bainatu aitzin, 4 arau errespetatzeko

  • Bainujantzia baitezpadakoa da (galtzamotzik ez)
  • Komunetan pasatzea ezinbestekoa da
  • Dutxatzea baitezpadakoa da
  • Oinak, oinen garbitzeko askan pasatzekoak dira

Lokalizazioa

Donibane Garaziko igerilekua

Elkargoaren Garazi-Baigorri igerilekua Igerileku ludikoa Jai Alai karrika

05 59 37 97 60

e-mezuz harremanetan sartu Donibane Garaziko igerilekua