Mauleko igerilekua

Cette actualité est issue du canal source_

Orrialde honetan

Aurkezpena

Mauleko igerilekua hornikuntza misto bat da, bainatoki estali batekin eta kanpoko bainatokiekin eta hainbat hornikuntzarekin, heziketa, kirol, aisialdi eta ongizate jardunetarako. Zati batean itzalpean den berdegune bat du ere. Igeri egiten irakasten da eta ur jarduerak ere proposatzen dira. Udako igeriketa klub bat dago ere, FFN federazioaren kide dena. Mauleko igerilekua irekia da 2020ko maiatzaren 4tik urriaren 17ra.

Ekipamenduak

  • Igerileku handia 25m luzetasun, 15m zabal; barnatasuna 1,50 eta 2,25m artekoa
  • Ikasketa igerileku estalia 15m luzetasun x 10m zabal; barnatasuna 0,70m eta 1,30m artekoa
  • Palastalekua
  • Jacuzzi bat
  • Pentagliss bat
  • Splash pad bat
  • Eremu berde gune bat
  • Edantegia, arratsaldeetan irekia, udan
  • Ororentako helmüga Igerixkagia, entzünmen, adimen, ikusmen ürritarzüneko jenter edo helbartüer heltze aisatüa

Jardureak

Kurtsoak

Haurrentzat, kurtsoak talde ttipika (6 gehienik)

  • Ur-fidantza 4 urtetik 6 urtera, urarekin trebatzea, ur gainean ahuspez eta bizkarrez egoten jakitea,
  • Ikasketa 6 urtetik goiti, ahuspez eta bizkarrez ibiltzen jakitea (25m),
  • Hobetzea 7 urtetik goiti. 

Helduentzat, Kurtsoak talde ttipika (6 gehienik)

  • Maila guzientzat; ur-fobiatik hasiz, igeriketa baten ikastea edo hobetzea bizkarrez eta beste igeriketa bat ahuspez. 

Hobetze saioa helduentzat

  • Aisialdi aktibitatea igeriketaren eta iraupenaren ahalmena hobetzeko. Igerizainak entrenamendu programa bat proposatuko du saio bakoitzean.

Aquagym kurtsoa

  • Gorputz egoeraren sendotzea, junturen malgutasunaren eta koordinaketaren hobetzea. Erritmo ezbertinetako ariketak.

Ureko-bizikleta kurtsoa

  • Kirol ariketak bizikleta urperatuan, giharrak indartzen dutena eta egoera kardiobaskularra hobetzen dutena, publiko ororentzat (gorputz egoera onean dena).

Argibide baliagarriak

  •  Mauleko igerilekua irekia da 2020ko maiatzaren 4tik urriaren 17ra.
  • Heste egunak: maiatzaren 8a , ekainaren 1a.
  • Beste besta egunetako irekitzeak igandeetako tenoreen arabera.
  • Bainatokietatik ateratzea : finkatua den tenorea baino 15 minutu lehenago
  • Haurrekin egotea : 8 urtez peko haurrak bainu jantziz beztitua den heldu batekin egonen dira.

Bainatu aitzin, 4 arau errespetatzeko

  • Bainujantzia baitezpadakoa da (galtzamotzik ez)
  • Komunetan pasatzea ezinbestekoa da
  • Dutxatzea baitezpadakoa da
  • Oinak, oinen garbitzeko askan pasatzekoak dira

Lokalizazioa

Mauleko igerilekua

Soule-Xiberoa igerilekua kirol eremuaren hiribidea

05 59 28 26 44

e-mezuz harremanetan sartu Mauleko igerilekua