Zuraideko igerilekua

Cette actualité est issue du canal source_

Orrialde honetan

Aurkezpena

Zuraideko igerilekua aire zabaleko egitura bat da; oso leku goxoan kokaturik da eta berdegune bat du. Ura ez da berotua eta aisialdirako da batez ere. Zuraideko igerilekua irekia da uztailaren 1etik agorrilaren 31ra.

Ekipamenduak

  • Igerileku handia 25m luzetasun,12m zabal; barnatasuna 0,80 eta 1,70m artekoa
  • Palastalekua
  • Atsedenleku den berdegunea
  • Udan, edantegia arratsaldeetan irekia da

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 14:30-19:00

Argibide baliagarriak

  • Zuraideko igerilekua irekia da uztailaren 1etik agorrilaren 31ra.
  • Beste besta egunetako irekitzeak igandeetako tenoreen arabera.
  • Bainatokietatik ateratzea : finkatua den tenorea baino 15 minutu lehenago
  • Haurrekin egotea : 8 urtez peko haurrak bainu jantziz beztitua den heldu batekin egonen dira.

Bainatu aitzin, 4 arau errespetatzeko

  • Bainujantzia baitezpadakoa da (galtzamotzik ez)
  • Komunetan pasatzea ezinbestekoa da
  • Dutxatzea baitezpadakoa da
  • Oinak, oinen garbitzeko askan pasatzekoak dira

Prezioak

3 urtez peko haurrak

  • Urririk

3 eta 18 urte arteko ikaslea, ikaslea, enplegu eskatzailea

  • 1,50€
  • 10 sartzeetako txartela*: 12€
  • Uztaila/agorrila txartela, euskal elkargoko igerileku guzietan erabilgarria: 40€

Heldua

Plouf express

Bainatokia hetsi baino oren bat lehenagoko prezio berezia

  • 2€
  • 10 saiotako txartela*: 20€

Talde zaindua

  • Haurrak: 1,20€/haurka
  • Helduak: 2,30€/helduka
  • Talde laguntzailea: 1 urririk 10entzat

* Txartelak urte bat bali dira, eroste egunetik landa

Lokalizazioa

Zuraideko igerilekua

Elkargoaren igerilekua Karrika nagusia 27

05 59 93 90 33

e-mezuz harremanetan sartu Zuraideko igerilekua