Des vacances sur-mesure pour les ados !
A l'approche des vacances de février, les structures d'accueil de loisirs sans hébergement (ALSH) de la Communauté Pays Basque offrent la possibilité…

« Goxo-Lekua » haurrak astialdietako errezibitzen dituen zentro bat da, zeinari Jeunesse et Sports egiturak ahalmena eman baitio. 2017ko urtarrilaren 1.az geroz Euskal Hirigune Elkargoak du kudeatzen. Oroz gainetik, Iholdi-Oztibarre lurraldeko 3 eta 16 urte arteko haur eta gazteen errezibitzeko, pizteko eta sozializatzeko leku bat da.
Zentroak lurraldeko 3 eta 16 urte arteko haur eta gazteak errezibitzen ditu.
Ahalmen urriko haurren errezibitzeko ere prest da.
Ahalmen urriko haurren errezibitzean, helburu berak dira. Laguntzeko moldean du zentroak hurbilketa berezia proposatzen. Astialdi zentroan, ahalmen urriko haur bat errezibitzearen helburua gaitasun sozialen garatzea, beste haurren ezagutza egitea eta besteak bezala, besteen artean jostatzea da. Familiaren eta astialdi zentroaren artean, errezibitze protokolo bat finkatua izanen da. Beti entseatzen gira gure errezibitze baldintzen hobetzera eta haur guziek aktibitateetan parte hartzeko manera ukan dezaten ahal den guzia egitera. Ez duda, zatozte gurekin mintzatzera, egokitzea posible da eta zure haurraren errezibitzeko aterabideak pentsatzen ahal ditugu.
Astialdi zentroa Irisarrin da, eskola publikoaren egoitzan, azpiegitura desberdinen ondoan: erabilera anitzeko sala, plaza laxoa, futbol zelaia, tenis zelaiak, herriko jantegia (100 leku).
ERREZIBITZEKO MOLDEAK
Geografikoki urrun izaIteak ekartzen dituen joan-jin arazoen konpontzeko, haurren garraioa egunero antolatua da, lurraldeko herrietako haurrak zentrora biltzeko.
Bi garraio-ibilbide badira. Zentroak Irisarriko Etchegaray garraio enpresarekin eta Landibarreko Eyheramounho garraio enpresarekin lan egiten du.
Zentroak, ahal delarik, garraioa bere autobus ttipiekin ere segurtatzen ahal du.
Zure haurra autobusean sartuko den mementotik aitzina, animatzaile baten ardurapean izanen da. Autobusetan gerrikoak badira.
Zentroko programak lurraldeko eskola guzietan banatuak dira eta kolegioetako ikasleer postaz igortzen zaizkie, herriko etxeetako zerrendak baliatuz. Programak eta izen emaiteko paperak interneten ezarriak dira bakantza bakotxa baino lehen. Telekargatu eta igorri behar dizkiguzu izen emaiteko epea bukatu aitzin.
Zentroan 3 eta 5 urte arteko haurrendako 24 leku badira.
Lehen urrats batean, 3-5 urteko taldearendako, lekuak telefonoz erreserbatu behar dira, Michèle Héguy zuzendariari telefonatuz, ondoko zenbakira: 06.73.73.70.16.
DOSIER BATEN OSATZEKO
Txosten hori, zerbitzuari helarazi eta, urte osoko bali da.
Izen emaitea kontuan hartzen da bakarrik haurraren txosten administratiboa osoa delarik. Langile arduradunen, apairuen eta garraioen antolaketarendako, izen emaiteko epea errespetatu behar da. Epemugaren ondoko izen emaiterik ez da onartuko. Aitzinetik finkatu egunak zor dira, salbu huts egitea justifikatua baldin bada.
Telefonoa : 05 59 37 66 65 - goxolekuacommunaute-paysbasquefr
A l'approche des vacances de février, les structures d'accueil de loisirs sans hébergement (ALSH) de la Communauté Pays Basque offrent la possibilité…
Les inscriptions dans les accueils de loisirs pour les vacances de février 2021 sont ouvertes.
Suites aux annonces gouvernementales, l'école multisport d’Amikuze poursuit ses activités avec des jeux en extérieur pour tous les enfants à partir de…