"Trier n'est pas jeter", une nouvelle campagne de sensibilisation au recyclage
Le recyclage des déchets permet de réelles économies d'eau et d'énergie. A ce titre, la Communauté Pays Basque lance une nouvelle campagne de…

Euskal Elkargoak biltzen ditu etxeko hondakin eta antzekoak eskumenean duen lurralde osoan (atez ateko bilketa, jendeek biltokietara ekarrien bilketa eta hondakindegietako bilketa).
Behin hondakinak bildu dituenean, Bil Ta Garbi Sindikatu Mistoak hartzen ditu bere gain, etxeko hondakinei balioa eman edota desegiteko.
Bil Ta Garbi Sindikatuak ematen die balioa eta tratatzen ditu 2 herriarteko elkargo biltzen dituen lurraldeko etxe hondakinak eta antzekoak, hau da, orotara 318 000 biztanle dituzten 211 herritako hondakinak.
Herriarteko Lankidetzarako Erakunde Publiko horrek hiru hondakin mota nagusi hartzen ditu bere gain:
Birzikla litezkeen etxeko gainestalki eta paperak biztanleek sailkatzen dituzte eta Euskal Elkargoak biltzen ditu.
Behin bildu direlarik, birzikla litezkeen hondakin horiek Baionako Canopia guneko sailkagunera eramaten dira.
Hondakin birziklagarriei sailkapen mekanikoa egiten zaie lehenik eta gero eskuzkoa, material moten arabera biltzeko birziklatze adarretara eraman aitzin; han, produktu berriak egiteko balia ditzaten.
Canopia guneko sailkapen zentroak urtean 20 000 tona material sailkatu har ditzake.
Euskal Elkargoak bildu gainerako etxeko hondakinak Canopia gunera, Baionara, eramaten dira, edo Mendixka gunera, Sarrikotapera, bizilekuaren arabera.
Hondakin hartzigarriei han ematen zaie balioa, organikoari balio emateko unitateetan, laborantzarako balia litekeen lurrustel arautua eginez (NF-U44051 araua).
Canopian, organikoari balioa emateko unitate horrek urtean 80 000 tona har ditzake. Egiten den lurrustelaz gain, organikoari balioa metanizazio bidez emateko prozedurak energia sortzen du ere batera (argindarra eta beroa).
Mendixkan, organikoari balioa emateko unitateak urtean 20 000 tona arte etxeko hondakin har ditzake. Sailkatze-lurrustel prozedurari esker tokiko laborariei saltzen zaien lurrustel arautua ekoizten da.
Canopia eta Mendixka guneak aitzinetik hemen izena emanez bisita daitezke: www.biltagarbi.fr
Bisitak urririk eta orori zabalik da (8 urtetik gorakoa izatea aholkatzen da)
Euskal Elkargoaren lurraldean 27 hondakindegi dituzte jendeek eskura. Hornikuntza publiko horien kudeaketa Euskal Elkargoaren (langileak eta hornidurak) eta Bil Ta Garbi Sindikatuaren (ontziak eta hondakinak) artean egiten dute.
Etxeko hondakin anitzi balioa emateko aukera ematen zaie hala; berregokitze adarrek balioa ematen diete gero, edo ezabatzen dituzte horretarako instalazio egokietan:
Traste handiak edota hondakin nahasiak Bil Ta Garbi Sindikatuak kudeatzen ditu zuzenean. Lurraldean dauden Arrisku Gabeko Hondakinen Metatzeko bi Instalazioetako batean (AGHMI-ISDND) lurperatzen ditu; haietako bat Senperen dago (Zaluagako AGHMI-ISDND) eta bestea Sarrikotapean (Mendixkako AGHMI-ISDND).
pdf / 54 pages / 4,28 Mo
Publié le 24 otsaila 2023
pdf / 5 pages / 1,86 Mo
Publié le 12 abendua 2022
pdf / 5 pages / 1,86 Mo
Publié le 12 abendua 2022
Le recyclage des déchets permet de réelles économies d'eau et d'énergie. A ce titre, la Communauté Pays Basque lance une nouvelle campagne de…
A l’occasion de la quinzaine nationale dédiée au compostage, le Syndicat Bil Ta Garbi et la Communauté Pays Basque lancent une campagne de…
asteazkena 26 uzt
Catégorie(s) : Déchets - collecte et valorisation
astelehena 24 uzt au larunbata 29 uzt
Catégorie(s) : Culture