
BERPIZTU, kultura suspertzeko plana
Osasun-krisiaren aitzinean, Euskal Elkargoak artistak bultzatzen ditu agertokira berriz igo daitezen.
BERPIZTU, kultura suspertzeko!
2020ko abenduaren 19an, larunbatean, Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak kultura suspertzeko plana onartu zuen. Planak 1,2 milioi euroko aurrekontua du eta hiru urterako bali da. Kultura-eragileekin eratu da eta haientzat egina da; izan ere, osasun-krisiaren ondorioei buru egiteko haien beharretatik ahal bezain hurbil pentsatu da.
Berpiztu laguntza planaren helburua da artistek epe labur eta ertainean –ondoko hiru urteetan– beren jarduerei berriz ekitea.
1,2 milioi euroko plan hau ikuskizun biziari, musikari eta arte bisualei dagokie.
Programaziorako, mugikortasunerako, komunikaziorako eta abarrerako laguntzak 6 baliabideren inguruan antolatuta daude, eta Ipar Euskal Herriko artista profesionalak publikoaren aitzinera lehenbailehen itzultzen laguntzeko aukera ematen dute.
Emandako laguntzak euskotan ordaintzen ahalko dira, kultura-eragileez gain, lurraldeko ekonomia osoa berriz sustatzeko.
**
Hemen beherean aurkituko dituzue baliabide bakoitzaren aurkezpena eta dosierrak linean uzteko plataformarako esteka.
1. baliabidea - Programaziorazko laguntza: Ikuskizun biziak
Talde artistikoei laguntza: antzerkia, karrikako arteak, dantza, zirkua, txotxongiloak.
Lehen baliabide honen helburua da ikuskizun biziaren alorrean –antzerkia, karrikako arteak, dantza, zirkua eta txotxongiloak– diharduten tokiko konpainia eta artisten programaziorako laguntzea.
Lagapen-kontratuaren zenbatekoaren %50 bere gain hartuz (ordainsarien kostua, gainerateko kargak kontuan hartu gabe – apairuak, aterpetzea, garraioa–), laguntza honen helburua da artistak hemengo eta EHEren lurraldetik kanpoko agertokietan programatzea.
Laguntza mota:
- Lagapen-kontratuaren %50ari dagokion dirulaguntza (ordainsarien kostua, gainerateko kargak kontuan hartu gabe –apairuak, aterpetzea, garraioa–)
- Urtean gehienez 3 dirulaguntza eskaera eta 6.000 euro
- Konpainia profesionalei ordaindutako laguntza
- Laguntza jasotzeko eskubidea ematen duten emanaldiak 2023ko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 31ren artean programatuko dira
Norentzat?
Euskal Elkargoaren lurraldeko artista eta konpainia profesionalentzat.
Hautagarritasun baldintzak:
- Egituraren (elkartea edo beste) egoitza Euskal Elkargoaren lurraldean kokatua izatea
- Ikuskizunetarako enpresaburu-lizentzia baten jabe izatea
Egutegia
Laguntza eskaerak urte osoan zehar egin daitezke azaroaren 21a arte.
Hautetsiek laguntza eskaerak aztertzen dituzte batzorde iraunkorretan. Instantzia horien egutegia eta dosierrak aurkezteko epeak behereko "eskuliburua" dokumentuan kontsulta daitezke.
Xehetasunak Hélène Bourguignon: h.bourguignon@communaute-paysbasque.fr – +337 61 72 86 62
2.1 eta 2.2. baliabidea - Programaziorako laguntza: Musika
Talde artistikoei laguntzea
Baliabide honen helburua da lurraldeko musikariak agertokira itzultzea. Horretarako, hots, artistak EHEren lurraldean eta lurraldetik kanpo programatuak izan daitezen, programazio-kostuak apaltzen ditu.
Laguntza mota:
Bi egoera mota aztertzen dira:
2.1 Lagapen-kontratua sinatzen bada
- Lagapen-kontratuaren %50ari dagokion dirulaguntza
- Urtean gehienez 3 laguntza eskaera eta 4.000 euro (2.1 eta 2.2 baliabideak uztarturik ere: lagapen-kontratua eta programatzaile batek artistak zuzenean enplegatzea)
- Laguntza jasotzeko eskubidea ematen duten emanaldiak 2023ko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 31ren artean programatuko dira
- Musikaren bestari lotutako emanaldiak ez dira baliabide honetan onartzen
2.2 Programatutako taldeko musikariak eta teknikariak zuzenean enplegatzen badira. Laguntza hau eska dezakete soilik egoitza Euskal Elkargoaren lurraldean kokatua duten egitura labeldunek.
- Profesionalen (programatutako taldeko musikariak eta teknikariak) ordainsari gordinaren %50ari dagokion dirulaguntza
- Urtean gehienez 3 laguntza eskaera eta 4.000 euro (2.1 eta 2.2 baliabideak uztarturik ere: lagapen-kontratua eta programatzaile batek artistak zuzenean enplegatzea)
- Musikaren bestari lotutako emanaldiak ez dira baliabide honetan onartzen
Norentzat?
Euskal Elkargoaren lurraldeko artista musikari eta programatzaile labeldunentzat.
2.1 Lagapen-kontratua bada (artista musikariak ordezkatzen dituen egiturak egindako eskaera):
- Egituraren (elkartea edo beste) egoitza Euskal Elkargoaren lurraldean kokatua izatea
- Ikuskizunetarako enpresaburu-lizentzia baten jabe izatea
2.2 Artista musikariak eta teknikariak zuzenean enplegatzen badira (Euskal Elkargoaren lurraldean egoitza duen programatzaile labeldunak egindako eskaera)
- Egituraren (elkartea edo beste) egoitza Euskal Elkargoaren lurraldean kokatua izatea
- Ikuskizunetarako enpresaburu-lizentzia baten jabe izatea
Egutegia:
Laguntza eskaerak urte osoan zehar egin daitezke azaroaren 21a arte.
Hautetsiek laguntza eskaerak aztertzen dituzte batzorde iraunkorretan. Instantzia horien egutegia eta dosierrak aurkezteko epeak behereko "eskuliburua" dokumentuan kontsulta daitezke.
Xehetasunak Hélène Bourguignon: h.bourguignon@communaute-paysbasque.fr – +337 61 72 86 62
3. baliabidea - Mugikortasunari laguntzea: Ikuskizun bizia eta musika
Talde artistikoei laguntza
Baliabide honek aukera ematen du EHEren lurraldeko talde artistikoen mugikortasuna eta ospea sustatzeko, Euskal Elkargoaren lurraldetik kanpo, ikuspenagatik eta mundu profesionala mobilizatzeko gaitasunagatik begiztatuak diren festibal edo leku seinalatuetan (ez da onartzen lagapen-kontraturik).
Laguntza mota:
- Pertsona bakoitzeko (artista, teknikaria, ekoizpen edo hedapen arduraduna) 500 euroko dirulaguntza finkoa, eta talde artistiko bakoitzeko orotara gehienez 4.000 eurokoa
- Onartzen diren gastuak: bidaia, aterpetze eta apairu gastuak
- Urte zibil eta talde artistiko bakoitzeko eskaera bat onar daiteke, hiru mugikortasun-eremuetako bakoitzean: estatu mailakoan, mugaz gaindikoan eta nazioartekoan
- Laguntza jasotzeko eskubidea ematen duten mugikortasun proiektuak 2023ko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 31ren artean programatuko dira.
Norentzat?
Ikuskizun bizien eta musikaren alorrean diharduten eta egoitza Euskal Elkargoaren lurraldean duten artista profesionalentzat.
Hautagarritasun baldintzak:
- Egituraren (elkartea edo beste) egoitza Euskal Elkargoaren lurraldean kokatua izatea
- Ikuskizunetarako enpresaburu-lizentzia baten jabe izatea
Egutegia:
Laguntza eskaerak urte osoan zehar egin daitezke azaroaren 21a arte.
Hautetsiek laguntza eskaerak aztertzen dituzte batzorde iraunkorretan. Instantzia horien egutegia eta dosierrak aurkezteko epeak behereko "eskuliburua" dokumentuan kontsulta daitezke.
Xehetasunak Hélène Bourguignon: h.bourguignon@communaute-paysbasque.fr – +337 61 72 86 62
4. baliabidea - "Cafés Cultures" baliabidea
Hedapenari laguntzea, “Cafés-cultures” interes publikoko elkargoaren bidez
Baliabide hori obratzeko, Euskal Elkargoa Cafés Cultures interes publikoko elkargoaren kide egin da. Elkargo horrek diru publikoa kudeatzen du, kafetegi, ostatu eta jatetxeetan artisten enplegatzea sustatzeko.
Laguntza horrekin, Euskal Elkargoak lurralde osoan kafetegiak, ostatuak eta jatetxeak kultura sustatzera bultzatu nahi ditu. Ardurenean, leku horiek ez dute artistak ordaintzeko baliabiderik, eta errealitate horrek artisten egoera prekario bilakatzen du. Cafés Cultures interes publikoko elkargoaren dirulaguntzak aukera ematen die leku horiei artisten enplegatzea deklaratzeko, lan zuzenbidearen errespetuan.
Laguntza mota:
- Artisten ordainsariaren %39tik %65era bitarteko dirulaguntza, soldatapeko artisten kopuruaren arabera
- Soldatapeko bi artista baino gehiago daudelarik, teknikari baten soldatapeko lana kontuan har daiteke
- Artistak eta teknikariak GUSO noizbehinkako ikuskizunaren leihatila bakarrean deklaratzea
Norentzat?
Euskal Elkargoaren lurraldeko kafetegi, ostatu eta jatetxeentzat.
Hautagarritasun baldintzak:
- Jatetxe- edo ostatu-lizentzia baten jabe izatea
- Kafetegi, hotel eta jatetxeen hitzarmen kolektiboaren mendean izatea
- 200 tokitik beherako edukiera izatea
- Artistak eta teknikariak GUSOren bidez deklaratzea
- Soldatapeko langileak gutienez indarrean den gutieneko prezioan ordaintzea
Nola eskatu?
Cafés Cultures interes publikoko elkargoari buruzko argibideak: https://gipcafescultures.fr/
Egutegia:
Eskaerak urte osoan zehar igor daitezke
4. baliabidea
5. baliabidea - Artista-egileen ordainketari laguntzea: Arte bisualak
Artista-egileen aitorpen artistikoaren alde lan egiteko, Euskal Elkargoak proposatzen du bere lurraldeko sortzaileen ordainketari laguntzea. Hain zuzen, baliabide honek parada ematen du artisten egile eskubideak eta haien lan-denborak kontuan hartzeko, eta arte bisualen alorrean sortutako obrei balioa emateko.
Laguntza mota:
- Artisten ordainsariren %50ari dagokion dirulaguntza, “Akitania Berriko ordainsari artistikorako erreferentzialean” zehaztutako jardueren barnean: emanaldi publikorako eskubidea, topaketa publikoak, erakusketak, arte-praktikari buruzko tailerrak, obra baten sorkuntza, jarraipena eta aurkezpena.
Argibide gehiago: http://reseau-astre.org/contrat-de-filiere/referentiel/ - Artista bakoitzeko urtean gehienez 3 laguntza eskaera eta 5.000 euro
- Laguntza jasotzeko eskubidea ematen duten proiektuak 2023ko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 31ren artean programatuko dira
Norentzat?
Euskal Elkargoaren lurraldeko artista-egileentzat.
Hautagarritasun baldintzak:
- Artistak Euskal Elkargoaren lurraldean bizi behar du
- Artistaren ordainsarirako kontratu bat behar da (egile-eskubideen lagapena edo zuzenbide komuneko beste kontratu batzuk)
- Artista-egile profesionala izatea eta SIRET zenbakia ukatea
Egutegia:
Laguntza eskaerak urte osoan zehar egin daitezke azaroaren 21a arte.
Hautetsiek laguntza eskaerak aztertzen dituzte batzorde iraunkorretan. Instantzia horien egutegia eta dosierrak aurkezteko epeak behereko "eskuliburua" dokumentuan kontsulta daitezke.
Xehetasunak Alban Morlot: a.morlot@communaute-paysbasque.fr – +336 12 09 54 72
6. baliabidea - Komunikazioa : Ikuskizun bizia, musika, arte bisualak
Talde artistikoei laguntzea - Komunikazio-tresnak sortzen laguntzea
Baliabide hau zuzentzen zaie ikuskizun biziaren, musikaren eta arte bisualen alorretako lurraldeko artistei, eta aukera ematen die beren beharretara eta egungo komunikazio-tekniketara egokitutako tresnak garatzeko.
Laguntza mota:
- Komunikazioarekin zerikusia duten gastuen zenbatekoaren %50eko dirulaguntza
- Urtean gehienez 3 laguntza eskaera eta 4.000 euro
- Euskal Elkargoaren lurraldean plantatuak diren komunikazioaren alorreko profesionalen laguntza galdegitea
Norentzat?
Artista profesionalak ordezkatzen dituen egituraren egoitza soziala eta artisten bizitokia Euskal Elkargoaren lurraldean kokatua izatea
- Musika eta ikuskizun bizia: ikuskizunetarako enpresaburu-lizentzia baten jabe izatea edo ikuskizunetarako enpresaburu-lizentzia baten jabe den egitura batek ordezkatzea
- Arte bisualak: SIRET zenbakia ukatea
Egutegia:
Laguntza eskaerak urte osoan zehar egin daitezke azaroaren 21a arte.
Hautetsiek laguntza eskaerak aztertzen dituzte batzorde iraunkorretan. Instantzia horien egutegia eta dosierrak aurkezteko epeak behereko "eskuliburua" dokumentuan kontsulta daitezke.
Argitaratu baino lehen, igor komunikazio-euskarria Thierry Biscaryri: t.biscarycommunaute-paysbasquefr. Komunikazio-euskarriak honakoak agerrarazi behar ditu:
- Euskal Elkargoaren logotipoa
- “Komunikazio-euskarri honen %50 finantzatu du Euskal Elkargoak, BERPIZTU suspertze planaren parte gisa” aipua
Xehetasunak Thierry Biscary: t.biscary@communaute-paysbaque.fr - +336 58 25 48 28
Dirulaguntza euskotan bildu
Euskal Elkargoak euskoa ibilbidean ezartzen lagundu nahi du.
Osorik edo parte batez euskoz ordaintzea onartzen baduzu, Berpiztu suspertze planaren webgunean deskarga daitekeen kobrantza-agindu formularioa bete eta igorri.
Eusko ordainketaren aurkezpena