Ikusgarri Gintza

Ikusgarriak eta tailerrak : lurraldeko kultur proposamenak deskubritu !

Orrialde honetan

Kultura Bidean, sur les chemins de la culture

 

Kultura Bidean-sur les chemins de la culture haurrentzako, gazteentzako eta nerabeentzako zuzeneko ikuskizunen alorreko lurraldeko kultura ekintza da. Kultura ekintzen bidez, ikuskizunak lurraldeko areto mota orotan emanez eta haur eta gazteentzako ikuskizunen sorkuntzarako sostenguarekin. Kultura Bidean ekintzak nor bakoitzarengana ahal beste hurbiltzen ditu ikuskizunak.

Urtean zehar, Kultura Bideanek ikusgarri ibiltari denboraldi bat proposatzen du ; eguneko edo gaueko saioentzat, astean edo asteburuan eta beti denetari idekiak. Denboraldia, objektu antzerkia eta txotxongiloko focus batekin hasten da azaroan.

Urte guztietan, laurrogei ta hamar bat arte eta kultura heziketa proiektu antolatzen ditu Euskal Elkargoko eskoletan.

Informazio eta erreserbak Kultura Bidean-en webgunean : www.kultura-bidean.eu

HAMEKA Fabrika

 

HAMEKA Fabrika karrikako arte eta euskal antzerkiaren alorreko sorkuntza sostengatzeko Euskal Elkargoak duen kultura tresnada. Gabrikak konpainiak hartzen ditu ikerketa edota sokuntza egonaldietan, lurraldeko areto eta establimenduetan.

Leku irudikapenak egiteko egonaldiak ere proposatzeko lantegi bat du ere. Lurraldeko publikoari sorkuntzarako sentsibilizatzeko, Hamekak  hitzordu batzuk proposatzen ditu : aurrerapenak, non artistek sortzen ari diren obrak aurkezten dituzten ; zirko ikuskizunak edo baita Hameka Euskaraz, euskal sorkuntzaren hitzorduen zikloa.

Sasoian zehar, Hamekak hartzen dituen konpainien eta lurraldearen arteko topaketa sortzen du. Profil berezia duten proiektu horietan, artistek euren sorkuntza elikatu, buruz buru eman eta publiko berriei transmititzen die, elkarteetan, zentro mediko-sozialetan, ikastetxeetan eta abar…

Informazio eta erreserbak Hameka-ren webgunean : www.hameka.eu

Orrialde honek zure beharrei erantzun ote du ?

Actualités Artikuluak Actualitats

Agenda Agenda Agenda