Ma Mission Locale Pays Basque en un clic !
Ma Mission locale dans la poche ! C’est ce que propose l’application mobile pour les jeunes de 16 à 25 ans en recherche d’informations pour leur…

Euskal Elkargoak Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentro baten esku utzi du autonomiaren alorra (adinekoak, ezintasunen bat duten pertsonak) eta prekarietatearen alorra; 2019ko urtarrilaren lehenean sortu da zentro hori.
GEHZ horrek bi egiteko ditu: gizarte garapena Euskal Herri osoarentzat, eta Euskal Barnealdeko zerbitzuen kudeaketa.
Gizarte garapena proiektu kolektiboak abiatu eta sostengatzean datza, batzuetan esperimentazio asmokoak zenbait lurraldetan, eragile zenbaitekin, direla elkarte, direla pribatu edo publikoak.
Autonomiaren alorrean, gizarte zentroak mendeko pertsonak etxean manten daitezen indartzeko ekimenak bultza ditzake, pertsonen laguntzarako lanbideen profesionalizatzean eta irudian eraginez edo etxeko laguntzarako egituren eskuhartze baldintzak erraztuz (ordezkapen zerbitzua, enplegatzaileen taldeak). Bizileku kolektiboko molde berriak sostenga ditzake ere, etxearen eta establimendu espezialduaren artekoak, edo mugikortasun aterabide berriak adinekoentzat eta ezintasunen bereziren bat dutenentzat.
Prekarietatearen alorrean, gizarte zentroaren oinarri dira Euskal Elkargoak prekarietate handiari loturik diren ekipamenduak sortu eta eskura emateko dituen engaiamenduak (laguntza hotela, elikagaien bankua, adibidez). Biztanle behartsuenen beharrak kontuan hartzeaz arduratzen da, hala bizilekuen programetan (BTP - Bizilekuen Tokiko Programa -PLH) nola mugikortasunen programetan (HBP - Hir Bidaien Plana - PDU) Tarifa lagunduei buruz lurraldetik atera gogoetak lagunduko ditu. Prekarietatearen Behatokia plantan ematea sostengatuko du, 2018an egin zen Euskal Herriko Gizarte Beharren Analisia indartzeko.
GEHZren zerbitzuak
Zerbitzuen kudeaketa Euskal Herriaren barnealdeari loturik da bakarrik. Gizarte zentroak bere gain hartu ditu lehen 3 herriarteko gizarte zentro hauek egiten zituzten ekintzak: Bidaxuneko Herrialdekoak, Baigorri-Garazikoak, eta Zuberokoak.
Etxeko laguntzako zerbitzua hiru lurralde horietan hedaturik da. Eskatzen duen pertsona ororentzat da, bereziki egoera ahulean bada (adin gora, ezintasuna, diru baliabide eskasak).
Janarien eramatea
Egun, gizarte zentroa 3 ordezkaritza geografikotan da. Hazparneko Herrialdeko janari banatze zerbitzurako, harremanetarako tokia Hazparneko GEUZa da.
Barne Euskal Herriaren gainerakoan elkarte batzuek egiten dituzte zerbitzu horietako batzuk.
Etxeko laguntza :
Janaria eramatea :
Elkartasunezko janari saltegia :
pdf / 16 pages / 5,48 Mo
Publié le 24 otsaila 2020
pdf / 20 pages / 3,07 Mo
Publié le 01 uztaila 2018
pdf / 20 pages / 3,05 Mo
Publié le 01 uztaila 2018
Ma Mission locale dans la poche ! C’est ce que propose l’application mobile pour les jeunes de 16 à 25 ans en recherche d’informations pour leur…
Le projet de logements modulaires pour les personnes en situation de grande marginalité porté par Atherbea et accompagné par la Communauté Pays Basque…
Ostavals, centre de valorisation du patrimoine et espace de restauration locale, verra le jour en 2022 à Ostabat. Créateur d’emplois durables,…