Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentroa

Orrialde honetan

Euskal Elkargoak 2019ko urtarrilaren lehenean sortu zen Euskal Herriko Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentroaren esku utzi ditu autonomiaren eta prekaritatearen alorrak (adinekoak, ezintasun bereziren bat dutenak).

Euskal Herriko Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentroak bi egiteko ditu: gizarte garapena Ipar Euskal Herri osorako, eta zerbitzuen kudeaketa Ipar Euskal Herriaren barnealdean.

Gizarte garapena proiektu kolektiboei ekin eta sostengatzea da, batzuetan esperimentazio asmo batekin lurralde zenbaitetan, eragileak ere ekarriz, hala elkarteak nola eragile pribatu edo publikoak. 

Autonomiaren alorrean, Euskal Herriko Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentroak mendeko pertsonak etxean gera daitezen laguntzeko ekimenak lagun ditzake, pertsonentzako laguntza lanbideen irudia hobetuz eta profesionalizatzea bultzatuz edo etxeko laguntzarako egituren eskuhartze baldintzak erraztuz (ordezkatze zerbitzua, enplegatzaileen elkargoak). Bizitzeko modu kolektibo berriak sostenga ditzake ere, ohiko bizitegi arruntaren eta etxe espezializatuen artekoak, bai eta adinekoentzat edo ezintasun bereziren bat dutenentzat mugitzeko bide berriak ere. 

Prekarietatearen alorrean, Euskal Herriko Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentroak Euskal Elkargoak dituen engaiamenduak hartzen ditu kontuan prekarietate handiari loturiko hornikuntzak sortu eta eskaintzeko (gizarte ekintzako ostatua edo elikagaien bankua adibidez). Tokiko Bizileku Planen programetan edo mugikortasunekoetan behar handienean direnen beharrak kontuan har daitezen zaintzen du.  Gizarte laguntzako tarifei buruz lurraldeak egin gogoetak lagunduko ditu. Prekarietatearen Behatokiaren plantan ematea sostengatuko du, Ipar Euskal Herrian diren gizarte laguntzako beharretaz 2018an egin zen azterketa indartzeko.

    Euskal Herriko Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentroaren zerbitzuak

    Zerbitzuen kudeaketa barnealdeari dagokio soilik. Euskal Herriko Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentroak lehen ziren 3 gizarte ekintzarako herriarteko zentrok egiten zituztenak hartu ditu bere gain, hau da, Bidaxune Herrialdekoak, Baigorri-Garazikoak eta Zuberokoak zituzten egitekoak. 

    Etxeko laguntza zerbitzua 

    Etxeko laguntza zerbitzua hiru lurralde horietan da hedatua. Eskatzen duen ororentzat da, bereziki ahuldade egoeran bada (adin oso gorakoak, ezintasun bereziren bat dutenak, diru sartze mugatuak). 

    Apairuak eramatea

    Apairuak eramateko zerbitzua Baigorri-Garazi eta Zuberoko lurraldeetarako da. Erregularki egin liteke edo noizean behin (eristasuna, ospitaletik etxeratzean…). 2019ko urtarrilaz geroztik, Euskal Herriko Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentroak apairuen eramate zerbitzuaren diru kudeaketa egiten du ere Hazparne Herrialdeko 10 herritan. Baigorri-Garazi lurraldeko biztanleentzako  gizarte ekintzako janari saltegi bat ere kudeatzen du. Saltegi horren baliatzeko eskubidea nork bakoitzak duen egoera aztertu ondoren ematen zaie jendeei.

    Egun, Euskal Herriko Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentroak hiru geografia ordezkaritza ditu. Hazparneko apairu eramate zerbitzurako harreman gunea Hazparneko GEUZa da beti.

    Euskal Herriko Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentroarekin harremanetan jartzeko

    • Bidaxuneko ordezkaritza: 05 59 56 94 18
    • Baigorri-Garaziko ordezkaritza: 05 59 37 01 35
    • Zuberoko ordezkaritza: 05 59 28 78 83
    • Hazparneko GEUZa: 05 59 70 29 07

     

    (copie 2)

    Beste harreman baliagarri zenbait

    Ipar Euskal Herriaren barnealdearen gainerakoan, zerbitzu horietako batzuk elkarteek ematen dituzte.

    Etxeko laguntza:

    • Amikuze eta Iholdi-Oztibarre: Adin Ederra elkartea (Harremanetarako: 05 59 65 77 27)
    • Hazparneko herrialdea: Laguntza Etxerat elkartea (Harremanetarako: 05 59 29 45 80)

    Apairuen eramatea:

    • Amikuze eta Iholdi-Oztibarreren zati bat: Bien vivre elkartea (Harremanetarako: 05 59 38 79 79)

    Gizarte laguntzako janari saltegia:

    • Zuberoa: Zuberoar kolektiboa-Collectif souletin (Harremanetarako: 05 59 28 78 89)
    Orrialde honek zure beharrei erantzun ote du ?

    Actualités Artikuluak Actualitats

    Agenda Agenda Agenda