T2 Tram'bus-a teknohirira helduko da irailaren 2an
Urrats berri bat gauzatzen da irailaren 2an T2 linearen luzapen obren baitan Tram’busa Teknohirira iristearekin.
HIRI GARRAIO PUBLIKO ERRAZ, INTEGRATU ETA IRAUNKORRAK EUSKAL EUROHIRIAN
E-MOBASK mugazgaindiko proiektuak hiri garraio publiko erraz, integratu eta iraunkorrak garatu nahi ditu Euskal Eurohirian (Baiona – Donostia), bereziki garraio guztietan balio duten txartelak plantan emanez eta elektromugikortasuna garatuz.
Hiru urteko iraupena du (2018-2020) eta 1.8 milioi euroko aurrekontua orotara (haietan 1.1 milioi FEDER-enak); 3 partzuer hauek daramate proiektua:
Hartara, 2018ko urtarrilaz geroztik, partzuerrek honako ekintza hauei ekin diete:
E-MOBASK proiektuaren % 65a Eskualdeen Garapenerako Europar Funtsak diruztatzen du (FEDER), Espainia-Frantzia-Andorraren arteko lurralde lankidetzarako programaren barnean (POCTEFA 2014-2020).
POCTEFA proiektuaren xedea Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaldearen ekonomia eta gizartea bateratuagoa izan dadin lortzea da. Lurraldearen garapen iraunkorra bultzatzen duten estrategia bateratuen bitartez mugazgaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jardunen garapenetarako laguntza ematen du.
Mugazgaindiko mugikortasunaren beharrei arrapostua eman nahiz, Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak (gidaria), Hendaiako Herriko Etxeak, Irungo Udalak, Bidasoa-Txingudi Patzuergoak eta elkartu diren beste hiru partaidek, hau da, Akitania Berri-Euskadi-Nafarroako Euroeskualdeak, Hondarribiko Udalak eta Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak SMARTMOB proiektua asmatu dute.
Partzuerrek ikusmolde berri bat bultzatzen dute: mugikortasun iraunkor eta adimentsua, erabiltzailea baliabidearen erdian kokatzen duena.
SMARTMOB proiektuak mugazgaindiko mugikortasun iraunkorra bultzatu nahi du lurralde jakin batean, hau da, Bidasoa-Hego Lapurdin, erdigunea txingudi badia duelarik (Hendaia, Irun, Hondarribia), mugaren alde bietako bidaien erdi-erdian dena.
Bidasoa-Txingudi bizilekua:
Egiten ari diren ekintzak: mugazgaindiko lurraldeko garraio sareetan bidaia txartel bakarra, seinaletika hobetzea herrien sarbide eta aterabideetan, hiribus elektrikoen lineak, Mugikortasun planak enpresetan, toki administrazioetan, etab.
Mugazgaindiko SMARTMOB proiektuaren aurrekontua iraunen dituen 3 urteotarako (2018-2021) 2 108 627 eurotakoa da.
Proiektu horren % 65a Eskualdeen Garapenerako Europar Funtsak diruztatzen du (FEDER), Espainia-Frantzia-Andorraren arteko lurralde lankidetzarako programaren barnean (POCTEFA 2014-2020). POCTEFA proiektuaren xedea Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaldearen ekonomia eta gizartea bateratuagoa izan dadin lortzea da. Lurraldearen garapen iraunkorra bultzatzen duten estrategia bateratuen bitartez mugazgaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jardunen garapenetarako laguntza ematen du.
BAIONA – DONOSTIA- IRUÑEA– MUGAZGAINDIKO BIZIKLETA POLITIKA BATERANTZ
EDERBIDEA mugazgaindiko lankidetzako europar proiektuak bizikleta erabiltzea sustatu nahi du eta Baiona, Iruiñea eta Donostia arteko mugazgaindiko lurraldean bizikleta bideen jarraikitasuna bururatu.
Proiektu horren % 65a Eskualdeen Garapenerako Europar Funtsak diruztatzen du (FEDER), Espainia-Frantzia-Andorraren arteko lurralde lankidetzarako programaren barnean (POCTEFA 2014-2020).
Lau urtetan egitekoa da (2016-2020) eta orotara 9,4 milioi euroko aurrekontua du (haietan 6,1 milioi FEDER-enak); Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetako 12 partzuer ditu: Pirinio Atlantikoetako Departamentua, gidaria ere delarik, Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Nafarroako Gobernua, Irun, Hendaia, Imotz, Biarritz, Donibane Lohizune hiriak, Baztan Bidasoa Turismo Elkargoa, Cederna Garalur elkartea eta Plazaolako Turismo Partzuergoa, honako ekintza hauen inguruan bildurik:
Hego Lapurdiko bizikleta eskema egitea mugazgaindiko bizikleta eskemaren barnean.
Gehiago jakiteko: www.ederbidea.com
pdf / 16 pages / 8,66 Mo
Publié le 10 otsaila 2020
pdf / 16 pages / 1,57 Mo
Publié le 10 otsaila 2020
pdf / 16 pages / 1,67 Mo
Publié le 10 otsaila 2020
Urrats berri bat gauzatzen da irailaren 2an T2 linearen luzapen obren baitan Tram’busa Teknohirira iristearekin.
17 écoles du Pays Basque, soit près de 2 800 élèves accompagnés de leurs parents ont participé à la 2ème édition du Challenge de la mobilité…