Garapen ekonomikorako eskema 2024-2030
Dokumentua kontsultatu

Enpresak garatzeko, kokapen egokia atzematea funtsezkoa da. Ongi pentsatu eta zorrozki eraiki behar da. Orrialde honetan, Ipar Euskal Herrian plantatzeko aholku eta laguntza praktikoak atzemanen dituzu.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 12a
Euskal Hirigune Elkargoak ekintzak 8 jarduera-sailen inguruan antolatzen ditu, lurraldeari garapen ahalmen handia ekartzen baitiote.
Hona hemen Ipar Euskal Herriko garapen ekonomikoari buruzko bide orriak:
Ipar Euskal Herrian, enpresa plantatzeko aukera anitz dago. Gogoan atxiki enpresa orok egoitza bat ukan behar duela, helbide hutsa izanik ere.
Lurraldean, 136 aktibitate ekonomiko gune daude; horietatik 82 publikoak dira, eta elkargoak ditu kudeatzen. Aktibitate ekonomiko gune batean plantatzeari buruz informazio gehiago behar baduzu, Euskal Hirigune Elkargoko Garapen ekonomikoaren zuzendaritzari idatz: deveco@communaute-paysbasque.fr.
Ipar Euskal Herriko Teknopoloa lurraldeko garapen ekonomikoaren egiazko motorra da (2015etik RETIS labela du), eta sail berritzaileak garatzen laguntzen ditu. Balio erantsi handia duten enpresendako eremu emankorra sortzen du, goi-mailako irakaskuntza, ikerketa, garapen ekonomikoa eta enpresendako zerbitzuak 6 gunetan uztartuz:
Teknopoloko gunetik kanpo teknopolo bat sortzea ere planteatua da. Lurraldean barreiatuak diren eragileak lurraldeko dinamika kolektibo horretan barneratzeko aukera eman beharko luke.
Enpresa hazitegiek eta hotelek enpresa berriak sortzetik sendotu arte hazten laguntzen dituzte. Enpresa hazitegiak eta hotelak orokorrak ala gaikakoak izan daitezke; lokal egokituak eskura emateaz gain, enpresaburuendako zerbitzu sorta ere eskaintzen dute: proiektu eramaileen banakako eta taldeko laguntza, saretzea, eragileen arteko sinergiak…
Ikus Elkargoko hazitegien zerrenda
Coworking guneak edo hirugarren lekuak duela urte batzuk sortu ziren, eta haizea alde dute! Lan eremu partekatu horiek biziki malguak dira eta beharren araberako lan gune bat ukateko parada ematen dute, egun baterako ala urterako, aski kostu apalean. Enpresaburuek, autonomoek eta telelangileek topaketa eta emulazioa eragiten dituztelako ere estimatzen dituzte.
Ikus Ipar Euskal Herriko hirugarren lekuen zerrenda
Euskal Hirigune Elkargoak enpresak laguntzen ditu Ipar Euskal Herrian garatzen, laguntza berezituaren eta laguntza zuzenen bitartez. Zerbitzu hori baliatzeko, Garapen ekonomikoaren zuzendaritzari idatz: deveco@communaute-paysbasque.fr.
Info:
Eremu geografiko jakin batzuetan, kokatzeko zerga-abantailak ere ukan daitezke. Frantziako Ekonomiaren Ministerioak, bere webgunean, dispositiboen panorama aurkezten du.
Ipar Euskal Herriko Enpresa Eraikinen Behatokia 2013an sortu zen. Lurraldeko bulegoen jarduera-lokalen eta merkataritzako biltegi eta lokalen dinamika nagusiak aztertzen ditu. Grafikoen, mapen eta zenbaki-datuen bitartez, Ipar Euskal Herriko enpresa-eraikinen diagnostikoa ematen du.
Ipar Euskal Herriko Enpresa-Eraikinen Behatokia kontsultatu (FR)
Zerbait ments zaizu?