Euskal Herrian berrikuntzak egiten ditut

Berrikuntzaren kultura sustatzea funtsezkoa da norberaren jardunak aitzin eginen badu. Lurraldea alor horretan enpresek dituzten ekimenak sostengatzeko ahalegintzen da bete-betean. Aterabideen ikusmira zabal bat.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 20a

Zer da berrikuntza?

Berrikuntza ideia berri bat arrakastaz gauzatzea da eta zure bezeroentzat eta parte hartzaile direnentzat balioa sortzea. Berrikuntzak zure jardunetako zeinahi alde uki dezake eta beste enpresa batean jadanik gauzatua izan liteke. Produktu bat edota zerbitzu bat hobetzeko plan bat izan liteke, zure jardunetan eguneraturiko metodo bat, edota negozio eredu berri bat. Berrikuntzak balioa sortzea dakar ere.

Halatan, bada, berrikuntzak zure enpresari honako hauetan lagun diezaioke:

  1. Negozio eredua aldatzen, bilakaeran den ingurumenera egokitzeko;
  2. Merkatuan bete gabe diren egungo beharrei erantzuten;
  3. Teknologia berriak, produktu berriak edota zerbitzu berriak abian ematen;
  4. Merkatu berri-berriak sortzen;
  5. Merkatuaren arazoei erantzuna ematen.

Zein laguntza jaso dezaket?

Proiektu berritzaile bat badaramazu eta horren garatzeko gida zaitzaten nahi baduzu, Euskal Elkargoak prozesu korapilatsu horren urraspide orotan lagunduko zaitu.

Laguntza teknikoa

Zure proiektuaren umotze maila zeinahi delarik ere, Euskal Elkargoak laguntza eta aholkua emanen dizkizu garatzearen gako-etapa bakoitzean:

  • Merkatu azterketa/bezero azterketa (lehia, lurraldearen ezagutza, negozio plana, etab.);
  • Araudia eta fiskalitatea;
  • Finantzamenduen xerkaketa (Europar Funtsak, Eskualdeak, Departamenduak, Euskal Elkargoa, etab.) ;
  • Administrazio urraspideak.

Finantzako laguntza

Laguntza teknikoaz gain, Euskal Elkargoak diruz sostengatzen ditu lurraldeko enpresa berritzaileak.

Euskal Teknogunea

Euskal teknoguneak sinergian kokatzen ditu, berrikuntzaren gaiaren inguruan, ikerketaren eta formakuntzaren eragileak eta enpresa berritzaileak.

Euskal Elkargoak darama Euskal Teknogunea eta 6 adar eta hainbat guneren inguruan da antolatua:

  • Izarbel Bidarten, industria eta zerbitzu digitaletaz;
  • Technocité Baionan, hegazkintzaz eta material aitzinatuetaz;
  • Arkinova Angelun, eraikuntza iraunkorraz;
  • ID Ocean, itsasoaren zerbitzuko berrikuntza iraunkorra, Créaluz-ekin, Donibane Lohizunen;
  • laborantza, hazkurri industria, Amikuzen;
  • osasunaren eta Med'Tech industriak Bidarten eta Kanbon.

Euskal Teknoguneak lagundurik izateak adarreko erreferente baten jarraipen pertsonalizatua eskaintzen dizu zure proiektuaren garapen osoan zehar.

Laguntza behar dut

Teknikoki lagundua izan nahi baduzu edo Euskal Elkargoaren edota haren partzuerren dirulaguntzarik jaso ote dezakezun jakin, jar zaitez harremanetan Marion Bedat gure erreferentearekin honako e-helbide honetan: m.bedatcommunaute-paysbasquefr.

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com