Olha hirugarren lekua bankan
Aldudeko ibarraren bihotzean ekonomia hartzeko lekua
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 12a
Zer da olha hirugarren lekua?
Olha hirugarren lekua 2018an tailer parte hartzaileen bitartez abiatu herritar desmartxaren ondorioa da. Tokiko enpresendako eta lankidetzarako gune berritzailea da. Ipar Euskal Herriko eragile guziei zuzendua zaie, eta jarduerak formakuntzaren, numerikoaren, trantsizio ekologikoaren, tokiko ekoizpenaren, kulturaren eta kohesio sozialaren inguruan antolatzen ditu.
Non dago olha hirugarren lekua?
Olha Banka, Urepele eta Aldude biltzen dituen Aldudeko ibarrean dago, Ipar Euskal Herriaren bihotzean.
1 000 biztanleko baserrialdeko lurralde horrek natura ingurune paregabea, ondare material eta immaterial biziak eta tokiko dinamismoa ditu bereizgarri ezagun. 120 laborari, laborantzako elikagaien arloko enpresa dinamikoak eta ofiziale sarea dituenez, ibarrak baserrialde aktibo, solidario eta erresilientea agerian ematen du.
Lankidetzarako eta adimen kolektiborako lekua
Kintoaren egoitza
Kintoa Euskal Xerriaren saila proiektuko eragile nagusietakoa da; bulegoak Olha hirugarren lekuan kokatu ditu. Arraza enblematikoari buruzko interpretazio zentroa ere garatu du bertan. 1980ko hamarkadan desagertzeko arriskuan izan ondotik, lurraldeari atxiki laborari batzuen mobilizazioari esker salbatu zen saila. Egun, 80 kide inguru ari dira elkarrekin lanean – laborariak, transformatzaileak eta ofizialeak–, arraza babesteko eta kalitate paregabeko haragia agerian emateko, Kintoa JDB eta Kintoako Xingarra JDBaren bitartez.
Aiba elkartea
Olharen kudeaketa eta animazioa AIBA elkartearen esku dira (Aldudeko Ibarra Beti Aintzina). Elkartea Bankako, Urepeleko eta Aldudeko biztanleek sortu zuten 1994an; biztanleak, enpresak eta herriak helburu beraren inguruan biltzen ditu: ibarra biziaraztea eta dinamizatzea.
AIBA elkarteak hainbat arlotako tokiko ekimenak laguntzen ditu – ekonomia, gizartea, kultura, euskara, ingurumena –, eta lankidetza, partekatze eta irekidura balioak sustatzen ditu.
Zein espazio eta zerbitzu proposatzen ditu olhak ?
Coworking gunea
20 lan leku malgu, telelangileentzat, autonomoentzat edo ibiltarientzat
8 m²-ko 2 bulego hetsi, deiak eta bideokonferentziak egiteko
8 eta 18 m² arteko bulego pribatuak, bertan plantatu nahi duten enpresentzat.
Bilkura gelak
53 m²-ko 2 gela (40 pertsona)
25 m²-ko gela 1 (9 pertsona)
Elkartzeko gunea
Sukaldea eta kafe tresna
Lasaitzeko gunea eta terraza
Ofiziale eta kultura ekimenen harrera
Zerbitzu erantsiak
Ileapaindegia
Kinesiterapia bulegoa
Bizikleta gunea eta elektrikoak kargatzeko gunea
Zein dira olha hirugarren lekuaren abantailak ?
Oso abiadura handiko Internet sarea, zuntzari esker
Ekipamendu partekatuak: inprimagailua, bideoproiektagailua, bideokonferentzia-gela
Egoiliarrentzat astean 7 egunez eta egunean 24 orenez zabalik
Nola iritsi olhara?
TXIK TXAK autobusez: 62 eta 64 lineak
Eskaera bidezko garraioa: erreserbak txiktxak.fr gunean
Auto partekatzea: 10 min Baigorritik, 20 min Donibane Garazitik
Bizikletaz: bizikleta gunea bertan
Informazio pratikoak
Helbidea: 75 Ihitzako bidea, 64430 Banka
Telefonoa: 06 02 16 48 44
contact@vallee-aldudes.com
Telekargatu
- Plaquette d'information FR/EUSPDF - 12 orriak - 3,32 Mo
Zerbait ments zaizu?