Elikadura laguntzaren xerka naiz

Elikagaien prekarietatean zara eta tokian aterabideen xerka zabiltza? Hemen dituzu Ipar Euskal Herrian dituzun zerbitzuen gaineko informazioak.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 22a

Zer da elikadura prekarietatea?

Elikadura prekarietateak adierazten du elikadura normala eskuratzeko zailtasuna edota ezina funtsezko beharrak, hau da, egunean apairu bat edo bi, asetzeko. Gisa anitzetako pertsonak eta familiak jo ohi ditu. Ipar Euskal Herrian, kalkulatzen da biztanleen %10 bat direla egoera horretan, hau da, 30 000 eta 35 000 pertsona inguru. Halatan, bada, 18 000 pertsona inguru dira lagunduak eta 2,3 milioi apairu banatzen dira (Prekarietateen Behatokiaren 2023ko kopuruak).

Zein laguntza egitura daude Ipar Euskal Herrian?

Apairu beroen hornikuntza

La Table du Soirelkarteak apairu beroak proposatzen ditu Baionan. Beharra duen orori zerbitzatzen zaizkio, baldintzarik batere gabe:

  • Negu partean, arratsero;
  • eta eguerditan apiriletik urrira bitartean. 

La Table du Soir elkartea Euskal Elkargoaren hornikuntza batean dago kokatua, Aturri gaineko zubi gorritik hurbil. Aritzeko bolondres anitzen parte hartzea eta soldatapeko bi langileren lana ditu baliatzen. Eguerdiko apairuen prestatzeko Euskal Elkargoaren sostengua du elkarteak.

Antzeko ekintzak sortu dira Biarritzen lehenik eta Hendaian eta Donibane Lohizunen gero.

Elikagaien banaketa

Prekarietatean diren pertsonak gizarte langileek bideratzen dituzte elikagaien banaketa antolatzen dituzten elkarteetara, GEUZetara (Gizarte Ekintzako Udal Zentroa) edo GEHZetara (Gizante Ekintzako Herriarteko Zentroa). Familiaren neurrira egokituriko paketeak eman ohi dira urririk.

Ipar Euskal Herri osoan zehar hedaturiko elkarte anitz badira ere (Restos du Cœur, Gurutze Gorria, Sokorri Katolikoa, Herritar Sokorria, tokiko elkarteak).

Gida ditzaten, interesa dutenek Departamenduaren zerbitzuetara jo behar dute (SDSEI) edo beren herrikoGEUZ edo GEHZra.

Elkartasunezko janari saltegiak

Beharretan direnak elkartasunezko janari saltegi batera  bideratzen ditu gizarte laguntzaile batek. Onuraduna proiektu batean engaiatzen da, diru eskasia dakarkion aldi bateko zailtasun baten arabera. 

Elkartasunezko janari saltegira joan ahal izateak elikagaiak eta garbikariak prezio oso apalean erosteko aukera ematen dio, eta horrela, elikatzearen kostua apaltzen zaio dituen gastu orokorren artean. Gizarte laguntzaile batek lagunduko du beharretan den pertsona hori proiektua gauzatzen, elkartasunezko saltegia erabiltzea aldi mugatu baterako izan dadila baita ideia, hau da, une bateko zailtasunak konpondu arterako.

6 elkartasunezko janari saltegi daude, egun, lurraldean: Baionan, Angelun, Biarritzen, Urruñan, Donibane Garazin eta Maulen. Saltegi berriak aztertze bidean dira.

Horietara joateko, hemen informa zaitez lehenik: Herriko GEUZ edo GEHZ.

Ipar Euskal Herriko Elikagaien Bankua

Egitura horiek guztiek funtziona dezaten, elikagaien hornikuntzaIpar Euskal Herriko Elikagaien Bankuaren bitartez egiten da neurri handi batean.

Urte osoan zehar, Ipar Euskal Herriko Elikagaien Bankuak elikagaiak biltzen ditu, sailkatzen ditu, metatzen ditu eta banatzen dizkie partaide dituen 37 elkarteei, GEUZei edota GEHZei.

Elikagaiak urririk biltzen ditu, bide zenbaitetik: saltegi handiak; tokiko ekoizleak; hazkurri industria; Europar Batasuna, behartsuenei laguntza emateko Europar Programaren bidez – PEAD; Estatua, Elikadura Laguntzarako Nazio Programaren bidez - PNAA, bai eta jende arruntak ere, saltegi handietan antolatzen diren bilketetan ematen baitute laguntza.

 Hala banatzen den laguntza urtean 1200 tona inguru dira, hau da, 18 000 pertsonari banaturiko 2,3 milioi apairuren heinekoa. Elikagaien Bankuaren lokalak Baionan dira eta Euskal Elkargoak eraiki zituen, antolatu eta urririk utzi bankuari.

Beste baliabideak

Eskolan gosariak urririk; ikasleentzako  euro batean eskaini jantoki eta apairuen baliabidea; Ñinientzako Programme Malin deiturikoa,… Elkartasunen Ministerioak zerrendatzen ditu bere webgunean laguntzen dituen baliabide eta laguntza guztiak.

Urrunago joateko

Prekarietateen Behatokiak, Gizarte Ekintzako Herriarteko Zentroak egina, proposatzen du, AUDAP delakoarekin partzuergoan, Ipar Euskal Herrian dagoen elikadura prekarietateari buruzko ikusmira osoa. Lekuan lanean ari diren eragileen lekukotzak baliatuz, 2023ko edizio honek fenomearen hedadura hobe ulertzeko eta etorkizunerako gogoeta bideak egiteko aukera ematen digu.

Argitalpena ikus

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com