Ene Osasuna zaintzen dut
Ipar Euskal Herrian, urtean 3200 pertsona inguru hiltzen da. Heriotza horien %10 baino gehiago prebentzio ekintzen bitartez saihesten ahalko lirateke. Tokiko Osasun Kontratuaren bitartez, Euskal Hirigune Elkargoak biztanleak eta profesionalak osasuna hobetzearen alde aritzera akuilatu nahi ditu.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 12a
Zer da osasun onean izatea?
Munduko Osasun Erakundearentzat, osasuna hau da: “ongizate fisiko, mental eta sozial egoera osoa; [hots], ez da soilik eritasunik edo elbarritasunik ez ukatea”. Hala, osasuna bere osotasunean hartzen da. Ongizate nozioari lotua zaio.
Sendatzea funtsezkoa da, segur, baina hori bezain garrantzitsua da, lehentasunezkoa ere, prebentzioan aritzea. Gure indarrak eta ahuleziak identifikatzea beharrezkoa da, gure jarrerekin eta osasun ohiturekin loturak eginez. Erronka da jarrera eta ohitura horiek egokitzea, oreka orokor, fisiko eta psikologikoa atzemateko, jakinez oreka hori denborarekin alda daitekeela.
Horrek ez du bortxaz erran nahi atsegingarriak zaizkigun eta ongizatea ekartzen diguten jokabideak arrunt utzi behar ditugunik, baizik eta bizi higieneari buruz gogoeta kritikoa ukatea komeni dela.
Ipar euskal herriko biztanleen osasun egoera
Akitania Berriko Osasunaren Eskualdeko Behategiak Ipar Euskal Herriko osasunaren diagnostikoa egin du. Hona hemen zenbaki nagusietako batzuk:
- Ipar Euskal Herrian 3200 pertsona baino gehiago hiltzen da urtean;
- Heriotzen %14 65 urte aitzin gertatzen dira;
- Heriotzen %11 prebentzio ekintzen bitartez saihesten ahalko lirateke;
- Heriotzen %27 minbizien ondoriozkoak dira, %26 eritasun kardiobaskularren ondoriozkoak eta %8 arnas eritasunen ondoriozkoak.
Ikerketa osoa eta lurraldekako datuak beherean telekarga ditzakezu.
- Fiche Indicateurs CLS Pays BasquePDF - 12 orriak - 1,22 Mo
- Etat de santé des habitants du Pays Basque - 2021PDF - 36 orriak - 2,94 Mo
Nola hobetu osasun egoera ?
- gizabanakoen ezaugarriak (bizi ohiturak eta jokabideak, ezaugarri sozioekonomikoak);
- bizi ingurunea (familia, eskola eta lan ingurunea, tokiko komunitatea edo auzoak);
- sistemak (enpleguaren sostengua, elkartasun soziala, lurralde antolamendua, osasun sistema);
- testuinguru orokorrak (politikoa, ekonomikoa, demografikoa, soziala eta kulturala).
Alkohola
Alkohola gure kulturan errotua da. Alkohola kontsumitzea gure biztanleen hilkortasun eta erikortasun iturri garrantzitsua da. Alcool Info service zerbitzuak alkohol kontsumitzaileei eta haien familiei laguntza, informazioak, sostengua eta aholkuak ematen dizkiete, Interneten bidez edo telefonoz. Laguntzeko tokiko egiturak hemen dituzu.
Elikadura eta gorputz ariketak
Elikadura eta gorputz ariketak gure osasun egoera hobetzeko faktore nagusiak dira. Manger Bouger (FR) webgunean, elikadurari buruzko informazioak, hobeki jateko eta mugitzeko aholku eta tresna praktikoak eta errezeta anitz atzemanen dituzu.
Klima
Klima aldaketak ingurumena laster eta sakonki aldatzen du. Klima aldaketak osasunaren gainean dituen eraginak ugariak eta anitzak dira.
- Bero handiak, beroteak: Beroteek osasun-eragin handia ukan dezakete. Beraz, ongi babestea funtsezkoa da. Neurri zenbait plantan eman behar dira, bereziki arrisku gehien duten pertsonentzat. Akitania Berriko ARS agentziaren webgunean (FR), jokabide onak eta alerta seinaleak atzemanen dituzu.
- Hotz handiak: Hotzak eritasun kardiobaskularrak eta arnas eritasunak errazten ditu eta ospitaleratzeak eta heriotzak eragin ditzake. Eragin hori hotzaren ondotiko 3 eta 21. egunen artean agertzen da.
- Ultramoreak: Izpi ultramoreak beti hor daude, eguzkiak berez igorririk ala iturri artifizialek isuririk. Hainbat patologia eragiten ditu; horien artean, azaleko minbizi batzuk. Eguzkiari buruzko aholkuak hemen dituzu (FR).
Drogak
Drogak kontsumitzeak hainbat osasun, gizarte eta lege arrisku sortzen ditu. Osasun publikoko problematika nagusi horri buru egiteko, prebentzioa funtsezkoa da. Drogues Info Service zerbitzuak alkohol eta droga kontsumitzaileei eta ingurukoei laguntza, informazioa, sostengua, orientazioa eta aholkuak ematen dizkiete, sarean edo telefonoz.
Hemen dituzu zure inguruan lagun zaitzaketen egiturak.
Substantzia kimikoekiko esposizioa
Frantziako estatuan, pestizida anitz baliatzen da, bereziki laborantzan, eta beraz, biztanleen esposizioa handia da. Pestizidek biztanleen osasunean dituzten eraginak zein diren ez dakigu oraino xeheki.
Hormona nahasleak substantzia naturalak (soja, adibidez) ala artifizialak (bisfenolak, parabenoak, ftalatoak, adibidez) izan daitezke; hormonak imitatzen dituzte, eta gure hormona-sistemaren funtzionamendua nahasten. Les 1000 premiers jours webgunean (FR), buraso izatekotan direnek eta bi urte arteko haurrak dituzten burasoek haurra ongi garatzeko ingurunea sortzeko aholkuak har ditzakete.
Kutsadura eta osasuna
Airea
Airearen kutsadurak biztanle guziei eragiten die. Atmosferan neurtzen diren kutsagarri mailek osasunarentzat arrisku batzuk dakartzate eta kutsagarri horiekiko esposizioa ttipitzea onuragarria da.
Barneko airea eta ingurunea
Barneko aireko kutsatzaileek eta beste faktore batzuek (harrabotsa, beroa…), osasunean ondorio kaltegarriak ukan ditzakete. Gure denboraren %80 baino gehiago barne-inguruneetan (etxea, eskola, saltokiak, garraioak…) iragaten dugunez, ezinbestekoa da ingurune horien kalitatea hobeki kontuan hartzea. Hartu behar diren jokabide egokien berri Frantziako Osasunaren Ministerioaren webgunean (FR) atzemanen duzu.
Ura
Banaketaren bitartez hornitu uraren kutsadura-iturriak anitzak dira; mikrobiologikoak eta kimikoak izan daitezke, eta biztanleen osasunean ondorioak ukan ditzakete.
Osasun mentala
Osasun mentala osasunaren funtsezko osagaia da, eta buru-nahasmendurik edo urritasunik ez ukatea baino aise gehiago da. Osasun mentalak hiru dimentsio ditu:
- Osasun mental positiboa, ongizatea, norberaren garapen pertsonala, baliabide psikologikoak eta pertsonak bere gizarte-eginkizunetan aritzeko dituen gaitasunak barne hartzen dituena.
Erreakziozko herstura psikologikoa (bizitzako egoera gogorrek eta zailtasunek sortua, hala nola doluak, harreman-porrotak edo eskola-porrotak…), ez dena nahitaez buru-nahasmendu baten adierazle. Sintomak aski ohikoak eta gehienetan antsietatearekin edo depresioarekin lotuak dira. Bizitzako ezbeharren edo gertaera estresagarrien ondorioz agertu ohi dira, eta iragankorrak izan daitezke. Gehienetan, herstura psikologikoa duten pertsonek ez dute arta bereziturik behar. Haatik, behar bezala antzematen edo laguntzen ez bada, pertsona hertsura psikologikotik eritasunera iragan daiteke, eta zailtasun sozialak handi dakizkioke. Aldi batekoa delarik eta gertaera estresagarri baten ondorioz sortzen delarik, egokitze-erreakzio normaltzat hartzen da. Aldiz, samina bilakatzen bada eta denboran luzatzen bada, buru-nahasmendu baten adierazle izan daiteke.- Iraupen aldakorreko nahasmendu psikiatrikoak, larritasun edo urritasun maila orotakoak, diagnostiko-sailkapenetan oinarritzen direnak, irizpide eta tratamendu terapeutiko zehatzekin lotuak, eta medikuntza-arta behar dutenak. Nahasmendu psikiatrikoek ondorio larriak ukan ditzakete: urritasunak, heriotza goiztiarrak, diskriminazioa eta bazterketa.
Informazio gehiago osasun mentalari buruzko informazio-webgunean (FR) aurki daiteke. Tokiko Osasun Mentaleko Kontseiluak prebentzio-proiektuetan lagundu zaitzake, eta Euskal Herrian (Ipar Euskal Herrian / Euskal Herrian, testuinguruaren arabera) dauden tresna eta baliabideetara bideratu.
Osasun sexuala
Arlo horretan, osasunaren gaineko eraginak hauei lotuak zaizkie: sexu bidezko infekzioei (adibidez, HIESa), kontrazepzioari, diskriminazioen kontrako borrokari, bortizkeriari. Gazteen sexualitateari eta inguruko gaiei buruzko On sexprime webgunean (FR), informazio baliagarriak atzemanen dituzu.
Tabakoa
Eguneroko 10 erretzailetik kasik 6k utzi nahiko lukete. tabac-info service webgunea (FR) denen eskura dago eta erretzeari uzteko laguntza berezitu eta eraginkorra proposatzen du.
Txertoak
Eritasun kutsakorrek gehienetan haurrak hunkitzen dituzte, lehen haurtzaroan. Bereziki ahulak direnez, txerto programen lehentasunezko xede-hartzaileak dira. Neguko birusek, urte guziz, gripe, gastroenteritis et bronkiolitis epidemiak eragiten dituzte. Prebentzio jokabide errazak plantan emanez, kutsatze arriskua apal daiteke. Vaccination-Info Service zerbitzuak (FR) txertoei buruzko galde ohikoenei erantzuten die.
Prebentzio proiektuak nola garatu lurraldean?
Zure proiektua gauzatzeko partaide bila baldin bazabiltza, Tokiko Osasun Kontratuaren Koordinatzailearengana jo dezakezu, e-postaz (cls@communaute-paysbasque.fr) eo telefonoz (+33 5 59 44 76 70). Lurraldean dagokien eragileekin harremanetan emanen zaitu.
Prebentzio-ekintzetarako finantzamenduak bilatzen baldin badituzu, eskura daitekeen laguntzei buruzko informazioak Osasunari laguntzeko funtsaren webgunean dituzu.
Ipar Euskal Herrian plantan ematen diren ekintzen berri ukan nahi baduzu, Tokiko Osasun Kontratua kontsulta dezakezu.
