Laguntza soziala behar dut (etxez etxeko laguntza, etxez etxeko otordu banaketa, administrazio laguntza)

Ahultasun egoeran baldin bazara eta laguntza behar baldin baduzu, hona hemen Ipar Euskal Herrian dauden zerbitzuei buruzko informazio praktikoak.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 12a

Ekintza soziala ipar euskal herrian

Ipar Euskal Herrian, eragile publiko eta pribatu anitzek zerbitzuak proposatzen dizkiete menpekotasun egoeran dauden pertsonei. Egokia zaizun egitura atzemateko, zure herriko Gizarte Ekintzako Udal Zentrora jotzea aholkatzen dizugu. Zerbitzua herrikoa ala herri artekoa izan daiteke.

Proposatu zerbitzuak

Etxez etxeko laguntza

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eginkizuna jendea etxean egoten laguntzea da, eguneroko biziko lanak eta jarduerak egiten lagunduz.

Nora jo?

  • Garazi-Baigorri, Xiberoa eta Bidaxuneko lurraldea: Ipar Euskal Herriko Gizarte Ekintzako Herri arteko Zentroa  
    Hiriguneko Herri arteko etxez etxeko laguntzaz informazio gehiago;
  • Amikuze eta Iholdi Oztibarre: Adin Ederra elkartea (Telefono zenbakia: 05 59 65 77 27);
  • Hazparneko Lurraldea: Laguntza Etxerat elkartea (Telefono zenbakia: 05 59 29 45 80) ;
  • Ipar Euskal Herriko beste eremuak: zure herriko GEUZarekin harremanetan jar.

Etxez etxeko otordu banaketa

Eguneroko apairuak hornitzeaz gain, zerbitzu horren helburuak bakartasun egoerak moztea, hozkailuaren egoera zainduz segurtasuna bermatzea (apairu hondarrak, iraungitze datak…) eta seinale kezkagarriak izanez gero ahaideak abisatzea dira.

Nora jo?

Saltegi soziala eta janari banaketa

Saltegi sozialetan, elikagaiak eta garbiketa-produktuak prezio apalean eros daitezke, eta beraz, elikadurak etxeko aurrekontuan duen pisua ttipitu. Saltegi soziala baliatu ahal izateko, irizpide sozialak baliatzen dira, eta langile sozialak dira erabakitzaile (SDSEI, GEUZ, etab.)

Nora jo?

  • Garazi Baigorri: GEHZak Garazi-Baigorri eremuko saltegi soziala kudeatzen du;
  • Bidaxuneko lurraldea: GEHZak Bidaxuneko lurraldean janari-banaketa antolatzen du;
  • Xiberoa: Collectif Souletin (05 59 28 78 89);
  • Baiona: Baionako GEUZ (05 59 50 67 38);
  • Angelu: Angeluko GEUZ (05 59 74 73 43);
  • Biarritz: Biarritzeko GEUZ (05 59 23 31 08);  
  • Urruña/Azkaine: Urruñako GEUZ (05 59 47 95 08)

Arlo horretako elkarte anitz ere badira Ipar Euskal Herrian (Restos du Cœur, Gurutze Gorria, Sokorri Katolikoa, Jendarteko Sokorria, tokiko elkarteak).

Helbide galdea

Egoitza finkorik ez baduzu, helbide galdea eginez, bizilekuaren frogagiria eta gutunen eskuratzeko helbidea ukan ditzakezu. Dispositibo horri esker, eskubideak eta laguntzak ukan ditzakezu (adibidez, bozka zerrendetan izena eman edo justizia-laguntza ukan).

Nora jo?

Garazi Baigorri, Xiberoa eta Bidaxuneko lurraldea: Ipar Euskal Herriko Gizarte Ekintzako Herri arteko Zentroa (GEHZ)  
GEHZren zure eremuko ordezkaritzarekin harremanetan jar.

Lurraldeko gainerateko eremuetan, zure herriko GEUZera jo.

Ostaturako Gizarte Laguntza (ASH)

Laguntza horren xedea irabaziak osatzea da, eritasun baten, zahartasunaren edo elbarritasun baten ondorioz agertu behar berriei buru egiteko ez delarik usaiakoekin aski (zahar etxera joateko, adibidez).

Nora jo?

Garazi Baigorri, Xiberoa eta Bidaxuneko lurraldea: Ipar Euskal Herriko Gizarte Ekintzako Herri arteko Zentroa (GEHZ)  
GEHZren zure eremuko ordezkaritzarekin harremanetan jar.

Lurraldeko gainerateko eremuetan, zure herriko GEUZera jo.

 

 

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com