Larrialdietarako bizitegi baten xerka nabil

Larrialdi egoeran zara, ostatatzeko modurik gabe? 115era dei ezazu (deia urririk) eta Euskal Herrian dituzun harrera egituretara bideratuko zaituzte.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 22a

Bazenekien?

250 pertsona baino gehiago bizi dira etengabe karrikan Ipar Euskal Herrian eta beste zenbait ostatalekurik gabe topatzen dira une batean edo bestean (Prekarietateen Behatokia 1 zk.).

Aterpetzeko baliabideak

Pertsonek ez dezaten gaua karrikan pasa behar izan, bada hainbat aterpetze baliabide. Haietara joateko, 115 zenbakira deitu behar da, larrialdi zenbaki horrek bideratzen baitu,harrera ahalen arabera, leku batera edo bestera.

Aterpetxe horietako bat urte osoan zehar da zabalik: Manuit-eko aterpetxea da eta Angelun da kokatua. Euskal Elkargoarena da eta Atherbea elkarteak du kudeatzen. 38 leku ditu.

Gainerako baliabideak neguan soilik dira zabalik:

  • Ene Tokia, Euskal Elkargoarena; Baionan da kokatua eta 20 leku ditu. Atherbea elkarteak du kudeatzen;
  • Biarritzeko zalditegian kokaturiko etxea, Atherbea elkarteak du kudeatzen eta 12 leku ditu;
  • Hendiako Herriak kudeaturiko herri aterpetxe bat; 10 leku ditu;
  • 4 leku dituen Lehuntze Herriaren aterpetxea.

Beste herri zenbaitek, hala nola Donibane Lohizunek, eguraldi bereziki txarra denean proposatzen dituzte aterpetze baliabideak (Hotza handirako plana, adibidez). Baliabide horien guztien funtzionamendua diruztatzeko Estatuak ematen die sostengua.

Aipa dezagun ere Pausa baliabide berezia, Espainiatik etorri berri diren herbesteratuentzakoa. Baionan dago eta Euskal Elkargoak diruztatzen du osoki eta Baionako Hiriak du kudeatzen. Horko egonaldiak gehienez 3 egunetakoak izan ohi dira. Hara ez dira jendeak 115aren bitartez bideratuak.

Larrialdi ostatalekuak

Bada ere aldi luzeagoetarako ostatatze molderik (zenbait astetatik hainbat hilabete artean), hartzen dituzten pertsona edo familliei gizarte laguntza ere eskaintzen dieten baliabideek gidaturik.

Horietara jotzeko, SIAO (Harrera eta Orientatze Zerbitzu Integratua-Service Intégré d’Accueil et d’Orientation) delakoarengana behar da jo. Ipar Euskal Herrian, Atherbea elkarteak kudeatzen du zerbitzu publiko hori eta eskatzaileak honako aterpetxe hauetako batera bideratuko ditu:

  • «Gilles-en Etxea-la Maison de Gilles» gizarte etxea. Euskal Elkargoaren hornikuntza da eta 39 leku ditu, Biarritzen;
  • OGZ-CHRS (Ostatatze eta Gizarteratze Zentroa-Centre d’Hébergement et de Réinsertion Sociale), Baionan dago eta 130 leku ditu;
  • Han-hemen barreiaturiko bizitegiak indarkeria jasan duten emazteentzat bereziki (Ipar Euskal Herriko jendarmeriek ematen dute orientabidea).

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com