Antolaketa eta bizilekuak

Antolaketa eta bizilekuak - Photo Bidart ©Z.Studio

Hirigune Elkargoaren zereginetan sartzen da lurraldearen garapen iraunkor, solidario eta orekatua lortzeko hornikuntza,  azpiegitura edo antolaketak programatu eta gauzatzea.
Bertako biztanleen eguneroko beharrei erantzuteko gisan, Elkargoaren esku sartzea herri arteko edo herriko plangintzatik (Lurralde Antolaketa Eskema, Hirigintza Tokiko Planak, Herri antolaketa mapak...) antolaketa operazio egituratzaileetara hedatzen da, etxebizitza politikatik iraganez (Etxebizitzarako tokiko programa, harriari laguntza alokairuzko etxebizitza sozial edo parke pribatuaren berritzeko sostengatzeko).
 
Egitasmoak Antolaketa eta Etxebizitza arloan:

  • Elkargoko lurralde osoari dagozkion ikerketa eta azterketa orokor guziak burutu eta, besteak beste, Euskal Herria – Landes Hegoa LAEren apailaketan parte hartu.
  • Herriko eta herri arteko hirigintza dokumentuak lurralde mailan apailatu.
  • Tokiko Etxebizitza Programa apailatu eta obratu.
  • Alokairuzko etxebizitza sozialen sortzearen aldeko ekintza jarraitu.
  • Parke pribatuaren zaharberritzea sostengatu.
  • Kohesio soziala lagundu, besteak beste hiriko politikaren ekintzei esker.
  • Etxebizitza edo ekonomia helburu nagusi duten hirigintza egitasmoak zehazten, sortzen eta gauzatzen ahalbidetzen duten lur erreserbak egin.
  • Jende ibiltarientzako harrera guneak antolatu, zaindu eta kudeatu.