Euskal Elkargoko Arte Goi-Eskola

ESA Pays Basque

Rocailles-etako Arte Goi-Eskola eta Euskal Hiriguneko Arte Eskolaren bateratzetik sortu – Euskal Elkargoko Arte Goi-Eskola (ESAPB/EEAG), Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzu bat da. Erakunde publiko honek, goi mailako irakaskuntza artistikoko sare nazionalak onartu formakuntzak eskaintzen ditu:

- Arte Diploma Nazionala (Arte hautuzkoan), lizentzia mailako 1. zikloa ikasleek LMD (Lizentzia - Master- Doktoregoa) ikasketa ibilbide batean izena eman dezaten

- Arte goi-eskoletarako prestakuntza klasea

- MANAA (Mise à Niveau en Arts Appliqués / Arte Aplikatuetarako Heineratzea)

Kultura eta Komunikazio Ministerioak eta Euskal Hirigune Elkargoak diruztatzen dute EEAG.

EEAG-ek hiru gunetan jarduten du irakaskuntza arloan, Biarritzeko Villa Rocailles eta Blanchisserie-n eta Baionako Arteen Hirian.