Elgarrekin-Mugitu-Plazara tokiko ekimen trofeoak

logo elgarrekin plazara
Lauréats et partenaires 2017
logo elgarrekin plazara

2017ko Elgarrekin-Mugitu- Plazara Trofeoak* Euskal mendialdean gizarte lotura sortzne duten tokiko ekimenen dinamika baloreztatzeko eta sustatzeko antolatuak izan dira. 

Elkarbizitza laguntzea, gizarte isolamenduaren aurka aritzea, belaunadien arteko harremanak garatzea, biztanleen 
artean elkartasun berriak piztea, nor bakoitza tokiko bizitzan sar eta ari dadin laguntzea,… hainbat eta hainbat helburu,Trofeo horiek sustatuko dituztenak, argiztatuko diren ekimenen bitartez.

61 hautagaitza aurkeztuak izan ziren ekainan. Lehen urrats gisa, epaimahaiak 43 aukeratu zituen. Ekimen horiek argiztatuak izan dira azaroan zehar publikoaren bozkaren bidez interneten. Orotara 7200 pertsona baino gehiagok bozkatu dute proiektuaren arrakasta frogatuz.

2017ko Trofeoen lehen ale hunek 5 elkarte sariztatu ditu - lau epaimahaiaren bitartez eta bat publikoaren bidez - Mendiben, Hergaraiko ibarraren seaskan iragan den zeremoniaren kari, abenduaren 13an. Saridun bakoitzak haritzazko trofeo bat eta 1000 euro / eusko irabazi ditu (dirutzaren erdia euskotan).  

2017ko saridunak hauek dira :

  • Elgarrekin saria : L'Outil en Main du Pays Souletin "gazteei esku lanak ikasteko gogoa piztu belaunaldi arteko transmisioa atelierren bidez antolatuz" proiektuarentzat. 
  • Mugitu saria : AIBA "Herrian laketu" biztanle berrien integrazio proiektuarentzat. 
  • Plazara saria : Etxeka "Adineko pertsonentzat elkartasunezko bizileku partekatuak sortu" proiektuarentzat. 
  • Elkartasuna saria : SOS Indartu "Zailtasunetan diren laborarien laguntzea" proiektuarentzat. 
  • Bihotza saria (publikoaren saria) : Garazi en Rose "Emazteak bularreko minbiziaren detekzioari sentsibilizatu" proiektuarentzat. 

*Leader Euskal Mendia europear programak bultzaturik, Tokiko ekimnen trofeoak antolatu ditu Euskal Hirigune Elkargoak, Iparraldeko Herrien Biltzarra, Garapen Kontseilua, Pirinio-Atlantikoetako Departamendu Kontseilua eta Euskal Monetarekin lankidetzan.

Ikus saridunak eta ekimenen aniztasuna ondoko web orrialdean klik eginez :

www.initiatives-plazara.eus