Bizikleta mailegua, eskainitako zerbitzua

©DR Ville de Bayonne

Ipar Euskal Herria - Aturri Mugikortasunen Sindikatak bizikleta mailegu zerbitzua proposatzen du dohainik Baionan eta Miarritzen.

Bizikleta mailegua dohainik Baionan

Helduentzat diren Holandes gisako bizikleta liranjek 6 abiadura modu dituzte eta betegarriz forratua den zela goxoaz jantziak dira. 

Ohointzen aurkagailuaz ekipatuak dira eta segurtasun osoz lotu daitezke edozein aparkaleku altzarriri.  Bizikleta bakoitza mailegu gunera itzuli behar da egunean zehar, honen heste orena aitzin. 

  • Nola egin ?

Ez zira abonatua

Bizikleta baten mailegatzeko, mailegu guneetariko batera joan nortasun agiri batekin eta berme batekin (150€ko txeke bat). 12 eta 18 urte arteko gazteak heldu batez ordezkatuak izan behar dira. Bizikleta egunean bertan itzulia izan behar da hartutako lekuko idekitze orduetan. 

Abonatua zira

Bizikleta hartzeko, zuen karta aurkeztea baizik ez da behar. Abonamenduak dohainik dira eta Herriko etxearen harreran (Hall Cassin) egiten dira. Hortarako beharko duzue nortasun agiria, berme txeke bat eta nortasu argazki bat. Abonamenduak urte bateko balio du. 

  • Baionako 4 mailegu guneak 

> Turismo bulegoa, Euskaldunen plaza, astelehenetik ostiralera, 9etatik 18etara eta larunbatetan 10etatik 17:30etara.

Aparkatzeko guneak:

> Tour de Sault, Chanoine Lamarque etorbidea,astelehenetik larunbatera, 7:30tik 19etara.

> Sainte-Claire, Arsenal plaza, astelehenetik larunbatera, 7:30tik 19etara.

> Paulmy, Poterne ibilbidea (Paulmy ibilbidetik hurbil), astelehenetik larunbatera, 9etatik 19etara.

Bizikleta mailegua dohainik Miarritzen

  • Nola egin ?

Bizikleta baten mailegatzeko, mailegu gunera joan nortasun agiri batekin edota auto permisa ala karta grisarekin.. 12 eta 18 urte arteko gazteak heldu batez ordezkatuak izan behar dira. Bizikleta egunean bertan itzulia izan behar da hartutako lekuko idekitze orduetan

  • Miarritzeko mailegu guneak

> Turismo bulegoa, Square d’Ixelles / Astelehenetik ostiralera 9:00 -18:00, larunbatean 10:00 -12:00 eta 14:00 -17:00 eta igandean 10:00 - 13:00.

Bizikleta mailegua Angelun

  • Nola egin ?

Bizikleta baten mailegatzeko, ikus www.angletavelo.com

  • Mailegu guneak Angelun

> Angeluko turismo bulegoa (5 Cantons) / Irailetik ekainera : astelehenetik ostiralera 9:00 - 12:30 eta 14:00 - 18:00. Larunbatetan 9:00 -  12:30 / Uztaila - Agorrila : astelehenetik larunbatera 9:00 -19:00.