Prebentzioa, hondakinen bilketa eta tratamendua

 ©Agglo_B.LAPEGUE

Euskal Hirigune Elkargoak hondakinen bilketa segurtatzen du, Bil Ta Garbi Sindikatua da haien garraioaz eta tratatzeaz arduratzen.
Hiriguneak eta bere partaideak dute prebentzioa lantzen hondakinei dagokienez beti eta gutiago ekoizteko helburuarekin. Gehiago eta hobeki sailkatzea da betiko lehentasuna.

Egitasmoak hondakinen Prebentzio, Bilketa eta tratamendu mailan:

Lehentasuna eman hondakinen prebentzio operazioetan (murrizketa jatorrian)

Alabaina, «hondakin onena, edo kudeatzeko errazena, sortu ez dena da». Hiriguneak bere lurraldean ekintza ugari plantan ezartzen ditu beraz kolektiboki hondakin gutiago ekoizt ditzagun. « Stop Pub » kolakiaren argitaratzea eta banaketa, konpstatzaile indibidualen, zizarekonpostatzaile prestatzea, konpostatze kolektibo edo eraikin oin operazioak garatzeko laguntza, baina ere gure kontsumo moldeei lotu enpoilketa murrizteko jarrera berriei sentiberatza dira ezagunenak bistan dena (konponketa, berriz erabiltzea, etab...). Hiriguneak parte hartzen du ere  « Territoire Zéro déchets Zéro Gaspillage » (« Zero hondakin, Zero enpoiltze Lurraldea ») ekintzetan Ingurumen, Energia eta Itsasoaren ministerioak eskaini label honek bertutezko lurralde desmartxa bati balioa ematen dio eta honen animazioa Bil Ta Garbi Sindikatuari eskaini dio Hiriguneak.

Erabiltzaileei haien beharrei zerbitzu orekatu eta egokia ekarri

Hiriguneak, etxeko hondakinak desagerrarazteko erabiltzaileei zuzendu zerbitzu multzo bat garatzen du. Zerbitzu hau, Euskal Hirigunea osatzen duten hiri edo baserri lurralde desberdinen ezaugarriei egokitua zaie.  Sailkapen aukerak biderkatuz, bilketa selektiboen eta hondakinetan eskaini sailkapen posibilitateen ugaritasunaren bitartez besteak beste, zerbitzu honek herritarrak hondakinen balorizazioa maximizatzera bultzatzen ditu.

Etxeko hondakinak eta antzekoen gehienezko balorizazioa lagundu

Gaur egun hedatu politikaren helburua  bildu hondakinen gehienezko birziklatzea da. Hondakinen sailkapena emaitza onekoa bada, haien balorizazioa aitzinetik errazagoa besterik ez da izanen, gure lurraldean hedatu sailkapen eta balorizazio hornikuntzei esker. Hondakinen lurperatzea gero eta gutiago erabilia izanen da eta Euskal Hirigunearen helburua horrela 2019ko %80 gaindituko duen etxeko hondakinen balorizazio tasa orokorrera heltzea da.